Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ikastaroa: "Ubuntu erabiltzen hasi nahi dut"

Ikastaroa: "Ubuntu erabiltzen hasi nahi dut"

EibarOrg 2009/05/04 10:56
Gaur arratsaldean ikastaro interesgarria Markeskuan. UEUk antolatuta, Ubuntu sistema eragilea ikasten hasteko saioa izango da. Gaur hasi eta maiatzaren 25ra bitartean izango da.

Gaur egun bogan ari dira jartzen Linux sistema eragilean oinarritutako makinak. Orain arte, erabiltzaile arruntenentzako arrotza eta zaila zena erabilerraza bilakatzen hasi baita eta errealitate bihurtu Ubuntu linux banaketari esker. Ubuntu da azken boladan oihartzun izugarria izan duelako. Gainera, dauden aukeren artean erabiltzen errazena da eta laguntza lortzeko bide eta aukera gehiago dituena. GNU/Linux sistemen zergatia eta orokorrak zaizkion zenbait tresnen ezagutza, Ubunturen filosofia, Ubuntuk berez ekartzen dituen tresnen ezagupena eta laguntza lortzeko bideak izango dira ikastaroaren ardatza.

Erabiltzaile arruntei zuzendutako ikastaroa litzateke, hau da, ezagutza informatikoa minimo bat duen erabiltzaile ororentzat, windows-en ibili dena eta horren ordez librea den beste aukera bat¡probatu nahi duena. Etxeko zein bulegoko erabiltzaileak izango ditu helburu.

Informazio guztia UEU.org webgunean.

 

etiketak: internet
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: