Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ikasle indigena amerikarrak Eibarren

Ikasle indigena amerikarrak Eibarren

Luistxo Fernandez 2011/05/26 14:11
Uda bitartean, 20 partaiderekin ari da garatzen Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu titulua Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Hainbat herrialde eta hizkuntzakoak. Eibarren biziko dira 3 hilabetez.

Atzo bisita enpresan, Codesyntaxen, 19 lagun, indigena amerikanoak, 10 hizkuntza... Master edo 'aditu' titulu bat ikasten Mondragon Unibertsitatean, Huhezi fakultateak eta Garabide elkarteak antolatuta. Info eta argazki parea: http://sustatu.com/1305791929

Eskoriatzan ikasi, baina lo, edo bizi, edo aspertu, Eibarren: unibertsitate laboralean daude.

Oso talde majoa. Enpresan erakutsitako gauzetan, nik uste http://eu.umap.eu bereziki interesatu zitzaiela iruditzen zait, baina beren talde eta hizkuntzetan, ez dago, ematen duenez, masa kritiko minimorik nork bere hizkerako jardunarekin halako proiektu bat errepikatzeko (nahiz eta teknikoki, seguruenik, ez den zailegia izango, hizkuntzaren batzuekin bederen).

Haien artean, bi omen tuiterlariak. Yazmin Novelo kazetaria, Yukatango maya, eta Sacha Rosero informatikaria, Ekuadorko kitxua.
http://twitter.com/yaznovelo
http://twitter.com/otavalosonline

Ikusi gaur goizean (Eibartik? Deba arrotik bederen) yukatekoz zelako gauza polita tuiteatu dien Yazminek:

"Ma'a jach yabilmen ba'ale' ki'imakuns a wóol tin wéetel."
http://twitter.com/#!/yaznovelo/status/73672641147441152

Nik uste euskaldunak eta gure gauzak eta hemengo bizitza ezagutzeko gogoz dabiltzala. Eta Garabidekoak kontaktua erraztuko diotela haiekin bat egin nahi duenari.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: