Igande honetan Biodiskografiak
EibarOrg
2011/10/19 15:50
Igande honetan, Urriak 23, arratsaldeko 7retatik aurrera “Biodiskografiak” liburuaren aurkezpen musikatua izango dugu Karrika tabernan.
“Biodiskografiak” Iban Zalduak 2011an kaleratu duen liburua da. Bertan bere bizitzako 39 diskoren haritik tiraka sortu dituen istorioak biltzen ditu, nagusiki Pop eta Rock artean mugitzen diren diskoen baitakoak. Liburuaren aurkezpenerako, espektakulu berezia atondu digu: Xabier Montoia eta Ibon RG musikariekin agertuko zaigu, zeinek beraren irakurketetarako giro egokiak sortuko dituzten kantuak tartekatuz.
Karrika tabernan ikusi ahal izango dugu, igande honetan, urriak 23, arratsaldeko 7retatik aurrera.
