Helmhotz organoaren 50. urteurrena: kontzertua Coliseoan
Helmholtz Electrónica SA enpresa Errekatxu kaleko 14an jartzeko baimena
1957ko azaroaren 27an eman zion udalak Jose Luis Elorza Chinchurretari;
berarekin batera José eta Jesús Ibaceta Arrate anaiak zeuden
beharrean.. Aurrenik Errekatxun, gero Rialto zine-aretoaren gaineko
aldean eta azkenik Barrena kalean egon zen enpresa.
Chicagon
egiten zen Hammond organoaren kopia zehatza egitea lortu zuten Eibarren;
amerikanoak ere harrituta geratu omen ziren Eibarrera etorri zirenean:
pieza guzti-guztiak, eibartarrek marraztu, kalkulatu, diseinatu eta
bertan fabrikatutakoak ziren. Herriko enpresa askoren lana zegoen
tartean (trokelak, moldeak...).Horrelako organo bat egiteko erabili
beharreko materialak ere ez ziren nolanahikoak: paladioa, zilarra,
aleazio bereziak... Jesus Maria Aguirre adituaren esanetan benetako
artelana. 1967. urtean, Hammond etxeko organista ofizialak, Charles
Wilsonek, Eibarko tailarren bertan probatu zuen organoa.
Guztira
50 organo inguru izan ziren han hemenka saldutakoak (Madril,
Valladolid, Santiago, Gasteiz, Pontevedra...). Horietako bat Chicagoko
Hammond fabrikaren zentralera eraman zen.. 1970. urtearen inguruan,
telebista-aparatuak egiten hasi ziren eta 1972. urteko martxoaren 1ean,
Jose Ibacetak “ prozedura optiko-elektronikoa erabilita telebistako
irudi handiak koloretan proiektatzeko sistema” patentatu zuen.
Jatorrizko iturria: Egoibarra.com
Mila esker parte hartu zuten guztiei eta antolaketa lanean ibili ziren guztiei ere. Lehengo"musikaz blai" eta gero ardoaz eta pintxoaz "bete"