Hasi dira San Pioko plazako lanak
Plaza txiki honek hiru tokitatik du sarrera: Juan Antonio Gisasola, Egigurentarren eta Romualdo Galdos kaleetatik. Bertan daude San Pio X parrokiarako sarrera, Ipuruako jubiletxea, ileapaindegi bat eta frutadenda bat. Jazinto Olabe plazaren azpian garajeek ere hortik dute oinezkoen sarrera.
Alde guztietan eskilarak daudenez eta azpiko garajeetan beti ura sartzen zitzaienez euria egiten zuenean, azkenean udalak erabaki zuen dena berritzea. Lanak Construcciones Jorge Martín Nieto enpresak egingo ditu eta espero da bost hilabetez bertan jardutea.