Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Guardia Zibilak Eibarren Alberto Soliño hil zuenekoa (1976)

Guardia Zibilak Eibarren Alberto Soliño hil zuenekoa (1976)

EibarOrg 2012/03/06 09:12
El País egunkarian erreportajea zetorren atzo: "Las víctimas olvidadas". Poliziak 1968 eta 1978 bitartean Euskal Herrian hil zituen 60 lagunen inguruko albistea. Tarte handiena Eibarren hil zuten Alberto Soliñori eskaini zioten. Musikaria zen eta Zezenbideko "Jai Alai" diskotekatik irten ostean hil zuen Guardia Zibil batek.
Guardia Zibilak Eibarren Alberto Soliño hil zuenekoa (1976)

Argazkia: El País

1976ko ekainaren 12a zen. Alberto Soliño pasaitarra musikaria zen eta Jai Alai diskotekan jo zuen egun horretan. 33 urte zituen. Kalera irtetzean, bi lagunen arteko liskarra ikusi zuen. Horietako bat guardia zibila zen. Pistola atera eta Soliño hil zuen.

Soliñoren kasua ez da berezia. Roberto Perez eibartarra ere poliziak hil zuen garai beretsuan. Guztira 60 lagunetik gorako zerrenda egin du Eusko Jaurlaritzak, eta dekretua gertatzen ari da. 1968tik 1978ra bitartean poliziak hildako herritarrak. Manifestazioetan, kotroletan,...

Atzo El País egunkariak erreportajea eskaini zuen gai horren inguruan, Eibarko Soliñoren eta Perezen kasuak azpimarratuz: "Las victimas olvidadas".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: