Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / GTA Eibar, lehen euskal machinima?

GTA Eibar, lehen euskal machinima?

EibarOrg 2009/02/13 10:00
Alex Lope gazte eibartarra izan da egilea. Eibarko erdigunea Grand Theft Auto bideojokoan modu zehatzean berregin du, GTA San Andreas bertsiorako MOD bat eginez, eszenatoki tridimentsional pertsonalizatu bat.

Eibarko Untzaga plaza ezagutzen duen edonor harrituko da. Ez bakarrik 3d modeloen kontua: grabaketa ere egin du artista honek. Gidoia ez da landuegia, baina badago, tipoa bueltaka, helikoptero istripua... edizio apur bat ere bai. Machinima bat da bideo hori, lehen euskal Machinima agian?

Mendaron bizi den Alex Lope eibartarra izan da egilea.

Hementxe bideoa, YouTuben eskigitakoa:

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: