Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gros Xake Taldeak irabazi zuen Jose Mari Kruzetaren omenezko txapelketa

Gros Xake Taldeak irabazi zuen Jose Mari Kruzetaren omenezko txapelketa

Mikel Larreategi 2008/06/29 22:36
18 talde, 36 xake-taula, 75 jokalari, 576 peoi, 612 partida. Horiek dira larunbatean Untzaga plazan jokatu zen xake txapelketaren zenbakietako batzuk.
Gros Xake Taldeak irabazi zuen Jose Mari Kruzetaren omenezko txapelketa

Gros Xake Taldeko jokalariak partida bat jokatzen

Donostiako Gros Xake Taldeak irabazi zuen larunbat arratsaldean Eibarko Untzaga plazan jokatu zen Eibarko Hiria 24. partida azkarren txapelketa. 18 talde eta 72 jokalariren parteahartzearekin, 4 ordu baino gehiago iraun zuen txapelketa jokatu zen Eibarren, arratsaldeko 16:30ak eta 20:30ak bitartean.

Santiago González de la Torre, Iñigo Argandoña, Ivan Muñoz eta Luis Olaizolak osatutako taldeak 59.5 puntu lortu zituen 17 partida jokatu ostean. Euren atzetik, Errenteriako Fomento Cultural sailkatu zen 58.5 punturekin eta hirugarren postuan Gasteizko San Viator 49 punturekin.

Eibarko Klub Deportiboko taldeei dagokienez, Diego Olmo, Haritz Garro, Emilio José Freire eta Edu Olabek osatutako lehenengo taldeak 10. postuan bukatu zuen txapelketa 32.5 punturekin. Manuel López, Pedro del Amo, Mikel Baena, Galder Irisarri, Ander Egurrola eta Julen Egurrolak osatutako bigarren taldeak 7.5 puntu lortu zituen eta azkenengo postuan sailkatu zen.

Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak hauek izan ziren:

 

Sari banaketan, Eibarko Klub Deportiboko presidente Mikel Larreategi, Eibarko Udaleko kirol zinegotzi Ana Rodriguez eta Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna) izan ziren.

Txapelketaren datu guztiak Chess-results webgunean aurkitu ditzakezu

Argazkiak argazki galerien atalean dituzue.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: