Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gerrako bunkerrak ezagutzeko urteeria

Gerrako bunkerrak ezagutzeko urteeria

EibarOrg 2010/10/28 09:47
Juan zan domekan mendi-urteeria antolatu zeben EibarOrg elkarteko hainbat kidek. Agiña-Markiña bittarteko bunkerrak eta lubagixak ikustera juan ziran, euripian. Imanol Trebiñok kronikia egin dau Eibartarrak zerrendan.
Gerrako bunkerrak ezagutzeko urteeria

Agiñako bunker bat (argazkixa: Oier Gorosabel)

Juan ez zinienok ez zenduen ez ezer galdu ba! Ha bai abentura!

9:30tan lotzen gara eta 10:00tan abixatu. Ordurako efektibo bat galdu dogu, Juanjo Araolaza hara jun eta gero laga bihar gaittu etxetik edo deitzen detselako hor bateon bat perretxikuak jaten pozoittu egin dalako.

Urtetzeko orduan eguraldi politta, eguzki eta dana genduan. Gehixenok makil bana hartzen dabe. Nik dudau eta azkenengo urtetan eguraldi prebisinuak asmatu egitten dabela, eta neri bustia ez jatala bape baina bape gustatzen, guardasola hartu dot.

Aginagatik gora hasi, a ze martxa bizixa!, eta han goian bunker bi. Oso ondo. Hamar minutu hasi garela eta zehatz ufalduta nago. Redios! Pentsatzen najuan baino txartuago nago! Banakan txandal loditxo bat. Fuera, sobran dakat.

Aurrera segitzen dogu. 11:00tan euria hasten da. Tira, ondo datorkit guardasola. 11:30tan atertu. 12:00tan atzera eurixa, eta horrelaxe 16:00 arte.

Ez, ez noia hain txarto, hor batazbestekuan edo nabil, badira ni baino hobeto eta baitta ni baino txartuago dabixenak.

Bai, horixe, 10:00 hasi ibileria eta 16:00tan bukau, sei ordu eta geldiune eskasekin, eta lau bat ordu bustian, aizue, gerrian lez. Tarteka-tarteka, jakina, gauzak ikusten.

Ni nahiko ondo, guardasolari esker, baina beste batzuk... Markinara heltzean, Iparragirre auzuan, bunker eder bat dago, oso-osua eta egun horretan guztiro agerixan, basua egun horretan garbittu dabelako. Beste batek eta nik gogua ondo ikusteko. Jesus! baserritarrak benetan bihar itzela egin dau hesia jartzen. Oier eta bestiak, euripian kokoteraino edo, ezta ahaleginik be ikusteko. Kagando letxes kotxera. 

Lizarraldenian sartu nok. Aiba Dios!, hankia luzatu bihar! berna maminan mina, "se me ha subido la bola", azkar pasatzen jata. Gero nere kotxian ez dakat problemarik.

Hainbat bunker, gerra aztarren eta gerra aztarrenak izan zeikeazenak ikusi dittugu. Kirol aldetik be egundoko jarduna, eta gainera humore onian. Eta gutxi balitz, etxera siko heldu nok, izerdixana izan ezik jakina. Dutxau eta benetan gogoz bazkaldu dot. Ni apuntatzen naiz hurrengo baterako!

Oier eta Mikel, zer? gustora geldittu zarie?

etiketak: gerra, historia
Oier G.
Oier G. dio:
2010/10/28 16:25

Domekako ibillaldixari buruzko nere komentarixua (saiatuko naiz blogerako artikuloren bat egitten, irudi, mapa eta guzti). Momentuz konformau zaittie Mikel Lizarralden argazkixekin: http://www.flickr.com/photos/mikeltxo/sets/72157625109438399/ Eta Frentes de Euzkadi foroko mezuekin, off topic eta guzti: http://frentesdeeuzkadi.foroactivo.net/quedadas-f11/domingo-24-de-octubre-a-markina-xemein-t188.htm

Azkenian egiñ egiñ genduan, bai horixe. Munduko egualdi txarrenerako prest agertu bagiñan be, azkenengo orduan baiño ez zeskuan bota zaparrada gogorrik. Primerako taldia juntau giñan: - Eibartarrak zerrendatik lau: Mikel Lizarralde eta Imanol Trebiño; Juanjo Araolaza be etorri bazan be, azkenian ez zan ibillaldixan sartu ondoezik zegualako. - Frentes de Euzkadittik luxuzko aditu taldia: Jon Etxezarraga "Akondia", Francis "Montaud" eta Josu Algortakua. - Markina-Xemeingo frentia ikertzen buru-belarri dagozen lagun bi: Alberto Unamuno "Aina" eta Patxi "Halabedi".

Agiñatik hasi genduan ibilbidia: han Eibarren osorik geratzen dirazen porlanezko azken bunkerrak ikusi genduzen. Baitta ni aurretik erreparau bako detalle bat topau be: ametralladora-tripode baten markia lurrian.

Handik jaitsitta Bereinkuko sakonera jaitsi eta Makarda basarrira igo genduan, hau da, Itturretarutz. Kalamuako golpisten tiruen "haizebian" dagon lekua izanda, fortifikaziño arrastorik ez. Baldakotxuntxurrera igo ahala, ezagun da leku arriskutsua zala hori: hiru ametralladora-etxe (markiñarrezko izendapen tradizionala erabillitta), bere trintxera-sare eta bide babestuekin komunikauta, baitta zelatari postu eta polboriñen batekin be. Markiñarutz hartuta, Markiz basarri parian beste bunker bat, lehertuta, Ainak lokalizauta (nik ez neban ezagutzen): espazio haundixa, blindaje gitxi, hiru leihatilla beherutzko aldaparara 45-60 gradutako inklinaziñuaz... adituen arabera, hórrek ezaugarrixok aginte postu batenak diraz. Laituara bueltan juanda, Kurutzebarrittik zihar segidu genduan eta Ainak Iturriaga basarri ondoko porlan zatixak erakutsi zeskuazen; ezin izan genduan argittu GCE arrastua dan edo bestelako eraikiña. Lurgarrietatik behera, hango trintxera sarietatik zihar, azken bunkerrera allegau giñan: Munibe jauregiko terrenuan dagona, "Iparragirre" izenez ezagutzen doguna: Kalamuan parez pare, ixa metro bateko blindajiakin (granada kolpia jasotzeko arriskuan proportzionala), ikusgarri-ikusgarrixa inguruko sasitzak garbittuta.

Erakustaldi politta izan dala uste dot (nahiz eta ni neu azkenian pizkat saturauta amaittu doten). Jakiña, posiziño guzti hórrek hobeto aztertu bihar diraz, lehelengo eta bigarren lineak bereiztu, arrastuak GCE dirazen edo ez sigurtatu... Markiñarrak darabixen ganoriakin, egingo dabe bai.

Gontzal
Gontzal dio:
2010/11/24 11:53

Naitxe markiñar-xemeindarra izen, eta honako kontuek gustau, lotsa apur bat emoten deuste errekonozitzie Markiña-Xemein inguruko bunkerrak nun dauezan eztauketela ideiaip pez.Badakit neure errue dala baña benetan asko pozten na honako kronika bat irakurtie. Asko gustau jate.Gontzal.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: