Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gaztetxe berria ireki da

Gaztetxe berria ireki da

EibarORG 2011/08/24 11:13
Gaur goizean gazte talde batek gaztetxe berria ireki du, Iparragirre kaleko Cadenas Iris enpresaren egoitza zena okupatuz.
Gaztetxe berria ireki da

Gaztetxea sortzeko okupatutako eraikina

Eraikin albotik pasatzen denak (Karmeliten elizaren alboan) gaztetxea sortzearen kartelak ikusiko ditu, baita han elkartuta dagoen gazte taldea. Herriko beste tokietan ere jarri dituzte ekintzaren inguruko pankartak.

Kalean pasatzen diren hiritarrei azalpen testutxo bat ematen diete gazte hauek:

Kaixo auzokide!

Duela urtebetetik orain arte kalian biltzen egon garen gazte talde bat gara. Gure nahiak eta proiektuak aurrera eramateko espazio baten biharrian, urtietan hutsik eta hilik egon dan lantegi honi (Cadenas Iris) bizitza ematia pentsatu dogu.

Gure kabuz gestionatuko dogun espazio bat nahi dou, erabakixak danon artian hartuko dittugun eremu bat, gure sormena garatzeko, ekimenak aurrera eramateko, ilusiñuak gauzatzeko eta herriari gauza berrixak eskaintzeko gaztetxe bat bihar dogu.

Hau dena aurrera eramateko, ezinbestekoa ikusten dugu inguruarekin hartu-eman bat eukitzia eta errespetuz jokatzia.

Horregaitxik edozein duda edo ekarpen eukiz gero, gerturatu beldur barik, eskertuko dogu eta.

Gure ametsak gauzatzen saiatuko garelako... Laisterarte.

Jakina da aurreko gaztetxea handik nahiko gertu, Asua-errekan egon zela eta duela urtebete inguru eraikina hustu eta bota zela.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: