Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gaur 75 urte bonbardatu eta hartu zuten Eibar militar nazionalek

Gaur 75 urte bonbardatu eta hartu zuten Eibar militar nazionalek

EibarOrg 2012/04/25 17:23
Gaur, 2012ko apirilaren 25ean, 75 urte bete dira Francoren tropa nazionalek bonbardatu zutena. Udalak ekitaldi-sorta handia antolatu du datozen egunotarako, urteurrena gogora ekartzeko.
Gaur 75 urte bonbardatu eta hartu zuten Eibar militar nazionalek

Ojangure Bilduma, Guregipuzkoa.net, cc-by-sa

1936ko uztailaren 18an gerra zibila hasi eta gutxira, Gipuzkoa osoa Francoren tropen esku geratu zen. "Guztia?" galdetuko luke Asterixek. "Ez! Gipuzkoako herri txiki batek eutsi egin ahal izan zion etsaien erasoari". Zortzi hilabetez, Eibar eta Elgeta bitartean (Arrate-Intxorta) eutsi zieten gudariek eta milizianoek Francoren gudalostearen erasoari. Gure herrian egon zen 36ko irailetik 37ko apirilera bitartean gerrako fronte.

Azkenean, 1937ko apirilaren 25ean, Francoren esanetara zeuden hegazkin italiarren 7.250 kg bonba jaurti zituzten Eibarren, 800 etxe errez eta 70 hildako eraginez.

Gaur, 2012ko apirilaren 25ean bete dira, hortaz, 75 urte Eibar "liberatu" zutenetik, militarren terminologia erabiliz. Hori ez ezik, herria "gorriek" suntsitu zutela ere hauspotu zuten (Gernikakoaz esan zuten bezalatsu). Dokumentu historiko politak aurkitu dituzte egunotan Haritz Rodriguezek (Corriere de la serako azala) eta Maria Gonzalezek (faxistek zabaldutako panfletoa).

 

Argazkiak.org | Eibar en Llamas © cc-by-sa: sustatu

 

Urteurreneko egitaraua

Aste honetan, beraz, hainbat ekitaldi izango ditugu. Egitaraua joan zen astean aurkeztu zen eta dagoeneko lehenengo ekitaldia larunbatean izan zen (Biharamuneko dantza ekitaldiarekin. Baina ekitaldi gehienak gaur hasi eta datozen egunotan izango dira..

Hona hemen ekitaldien zerrenda.

  • Apirilak 21, 12.00 Udaletxean. Biharamuneko soka dantza. Dantzaren inguruko gogoeta eta jardunaldia. Euskal Herrian dantzaren inguruan lanean ari diren elkarte eta erakunde guztiak Eibarren bilduko dira eta manifestu bateratu bat aterako dute.
  • Apirilak 25, 19.00 Portalean. “75 aniversario de los bombardeos de Eibar”. Jesus Gutierrez historialari eibartarraren hitzaldia Eibarko kultur etxean. Hainbat datu eta argazki berri ere aurkeztuko ditu ikerlariak. Hitzaldian zehar Euskal Herriko Ahotsak proiekturako Eibarren jasotako hainbat lekukotasun ere entzun eta ikusi ahalko ditugu. Info gehiago hemen.
  • Apirilak 26, 20.30 Coliseo antzokian. Gerra Zibila Eibarren, bertsoz eta kantuz. Maialen Lujanbio bertsolariak eta Juan Pinilla kantaore flamenkoak bertsoak, musika eta poesia jarriko dizkiete Eibarko bonbardaketa bizi izan zuten lekukoen hitzei. Sarrera 7 euro. Info gehiago hemen.
  • Apirilak 27, 19.00 Portalean. Bernardo Atxagak bere azkenengo lana aurkeztuko du, “Bonbardaketak 1937”. BBK-k argitaratu du, 4 idazleren testuak bilduz, bakoitza gerra garaian herri batean kokatuta: Martínez de Pisón (Gernikan), Fernández de la Sota (Bilbon), González San Martín (Ezkerraldean) eta Atxaga (Eibarren).
  • Apirilak 27, 22.30 Untzaga plazan. “Itxaropena”, musika eta argi ikuskizuna udaletxeko fatxadan.
  • Apirilak 28, 19.00 Coliseo antzokian. Musika kontzertua.  Andres Egiguren orkestra, Sostoa abesbatza eta Easo abesbatza. Hiru pieza joko eta abestuko dituzte: “Gernika” kantata (Pablo Sorozabal), “Op. 64 biolin kontzertua” (Mendelssohn), eta “Mundu berriko sinfonia” (Dvorak). Sarrera 10 euro.
  • Maiatzak 5. 10.00 Untzagan hasita. Ibilaldia Eibarko auzo eta kaleetan barrena, gerra zibilak eta bonbardaketak utzitako lekukotza hobeto ezagutzeko. Jesus Gutierrez historialariak gidatuko du eta gerran gertatutakoa bertatik bertara azalduko du: falangista eta erreketeak non kokatu ziren, eibartarrak nola babestu ziren, 7 hilabeteko frontea nola bizi izan zen, bonbardaketak non eta noiz izan ziren... Gutierrezek argazkiak ere erabiliko ditu azalpenak hobeto argitzeko.
  • Maiatzak 8, 19.00 Portalean. “Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berrreraikuntza lanak”. Javier Muñozek, 2009ko Juan San Martin bekaren irabazleak, hitzaldia emango du gerra osteko berreraikuntzaren inguruan.

 

Zona de la parroquia de San Andrés despues del bombardeo

GureGipuzkoa.net | Zona de la parroquia de San Andrés despues del bombardeo © CC BY-SA Ojanguren, Indalecio.

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: