Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gasteizko San Viator taldeak irabazi zuen Eibarko Hiria 25. txapelketa

Gasteizko San Viator taldeak irabazi zuen Eibarko Hiria 25. txapelketa

Mikel Larreategi 2009/06/29 08:29
Euskal Herri osotik eta inguruetatik etorritako 18 talde eta 72 xakelari bildu ziren larunbat arratsaldean Untzaga Plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko 25. Eibarko Hiria xake partida azkarren txapelketa jokatzeko
Gasteizko San Viator taldeak irabazi zuen Eibarko Hiria 25. txapelketa

Gasteizko San Viator taldea

David Astasio, Álvaro Pérez, Igor Villalta eta Diego Gutiérrezek osatutako talde gazteak irabazi zuen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 25. partida azkarren txapelketa 57 puntu lortu ostean.

Bigarren Donostiako Gros Xake Taldea sailkatu zen (Santiago González de la Torre, Iñigo Argandoña, Iñigo Galarza eta Galder Salterain) 51 punturekin eta hirugarrena Errenteriako Fomento Cultural (Txus Agirretxe, Javier Domínguez, Mikel Alvarado eta Pablo Zuñiga) 49 punturekin.

Mahai bakoitzeko jokalari onenentzako sariak, xakelari hauentzat izan ziren:

  • 1. mahaia MF Santiago González de la Torre (Gros Xake Taldea): 15,5 punu 17 partidatik
  • 2. mahaia: Álvaro Pérez de Miguel (San Viator): 15,5 puntu 17 partidatik
  • 3. mahaia: Mikel Alvarado Fernández (Fomento Cultural): 16,5 puntu 17 partidatik
  • 4. mahaia: Diego Gutiérrez Bustillo (San Viator): 13 puntu 17 partidatik

 

Eibarko Klub Deportiboko jokalariei dagokienez, 3 taldek hartu zuten parte 12 jokalarirekin, eta hauek izan ziren lortutako emaitzak:

  • C.D.Eibar A: 45 puntu, 5. postua
    • 1. mahaia: Haritz Garro Beraza: 9,5 puntu
    • 2. mahaia: Diego Olmo Vega: 13 puntu
    • 3. mahaia: Julen Garro Beraza: 13 puntu
    • 4. mahaia : Edu Olabe Odriozola: 9,5 puntu
  • C.D.Eibar B: 29,5 puntu, 10. postua
    • 1 mahaia: Manuel López Sainz: 1 puntu
    • 2 mahaia: Emilio José Freire Moreiro: 7 puntu
    • 3 mahaia: Xabier Beorlegi Ereña: 9 puntu
    • 4 mahaia: Maykel Hernández del Cabo: 12,5 puntu
  • C.D.Eibar C: 14,5 puntu, 17. postua
    • 1 mahaia: Asier Etxagibel Larrañaga: 7 puntu
    • 2 mahaia: Mikel Baena Salado: 0 puntu
    • 3 mahaia: Julen Egurrola Uruñuela: 0 puntu
    • 4 mahaia: Joseba Izquierdo Arruferia: 7,5 puntu

Beste eibartar batzuk ere aritu ziren txapelketan, Jose Ricardo Gomezek Gasteizko Egidazu taldearekin jokatu zuen 3. mahaian eta 12,5 puntu lortu zituen. Iker Narbaizak (alebin mailako Euskadiko 3. sailkatua), Ermuko taldearekin jokatu zuen 4. mahaian eta puntu bat lortu zuen.

Sailkapen Nagusia

Rk. No.Ini. Taldea Partidak + = - Pts Des 2 Des 3
1 3 SAN VIATOR 17 15 1 1 57,0 1762,3 31
2 10 GROS 17 13 1 3 51,0 1531,8 27
3 8 FOMENTO-CULTURAL 17 13 1 3 49,0 1496,5 27
4 12 ZARAUTZ 17 11 2 4 45,0 1339,8 24
5 1 C.D.EIBAR A 17 13 0 4 45,0 1290,8 26
6 9 EGIDAZU 17 10 3 4 44,0 1239,0 23
7 17 ALTZAGA 17 11 2 4 43,5 1331,3 24
8 11 EASO 17 8 3 6 38,5 1178,0 19
9 16 SAL 17 9 2 6 38,5 1123,3 20
10 2 C.D.EIBAR B 17 6 2 9 29,5 819,8 14
11 6 CASTRO 17 7 3 7 29,5 782,0 17
12 4 PORTUGALETE 17 7 2 8 29,0 782,8 16
13 5 ALFIL 17 4 3 10 25,5 718,3 11
14 15 ZORNOTZA 17 4 2 11 22,0 564,8 10
15 13 ELGOIBAR 17 3 0 14 20,0 541,5 6
16 7 TOLOSA-IBARRA 17 2 1 14 16,5 445,8 5
17 18 C.D.EIBAR C 17 0 2 15 14,5 426,8 2
18 14 ERMUA 17 1 2 14 14,0 354,0 4

 

Sari banaketan Miguel de los Toyos jauna (Eibarko Alkatea), Patxi Mutiloa jauna

(Eusko Jaurlaritzaren Kiroletako Zuzendaria), Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna), Jose Manuel Sierra (Euskal Xake Federakuntzaren zuzendaritzako kidea) eta Luis Hernandez (Gipuzkoako Xake Federakuntzaren lehendakaria) izan ziren.

Partida gehiago

Txapelketaren datu guztiak (txandaz txandako emaitzak, jokatutako partida guztien emaitzak, ...) Chess-Results webgunean ikus daitezke eta txapelketan ateratako argazkiak Eibarko Klub Deportiboaren webgunean.

Eibarko Klub Deportiboak bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie txapelketara bertaratutako xakelari eta talde guztiei, eta baita denboraldi hau azkenaldian izan dugunetatik onena izan dadin lagundu duten guztiei ere. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Partidak Untzagan

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: