Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Franco Eibarren izan zeneko irudiak

Franco Eibarren izan zeneko irudiak

Oier Araolaza 2008/03/05 11:16
1965. urtean, Francisco Francok Eibarrera egindako bisitaren irudiak jasotzen ditu NO-DO-ko bideo honek. Armeria eskolan izan zen Eibarko industriaren ekoizpenaren erakusketa bat ikusten.

Bideo hau Youtuben jarri du JuanEmpecinado izeneko batek. TVE eta NO-DO-ko ehunka bideo sareratu ditu. Bere helburua da frogatzea frankismoak ez zituela errejioetako kulturak zapaldu, baizik eta diktadurak besteak beste euskara eta euskal kultura babesten lan handia egin zuela. Ez dauka lan makala bide horretan, baina sinesteko prest daudenak aurkituko ditu, eta zenbaitek naziek juduei eragindako holokaustoa ukatzen duen bezala, honek ere bidea egingo du.

NO-DOko erreportaje honetan Francok Beasain, Eibar eta Errenteriara egindako bisitaren berri ematen du. Armeria eskolaren atarian dantzariek arkua egiten diote eta Francok Eibarko industriaren erakusketa bisitatzen du. “En Eibar, en la Escuela de Armeria y Precision, el Jefe de Estado visita una exposicion de la industria eibarresa.” dio NO-DO-ko ahotsak.
Rafa
Rafa dio:
2008/03/06 16:20

Garai hartako edo aldizkari batean irakurri nuen behin Francok Gipuzkoara egindako bisita baten kronika. Detaile gehienak ahaztuak ditut, baina orduan Francok esandako eta aldizkariko erredaktoreak behin eta berriro azpimarratu zuen esaldi memorable bat badut gogoan, ezin baitut ahaztu: Guipúzcoa es una colmena sin zánganos.

Eibarren egindako bistan esana ote?

Rafa

oier
oier dio:
2008/03/05 18:08

Serafin Basaurik eibartarrak posta zerrendara bidalitako mezuan identifikatu du irudietan agertzen den gizonetako bat: "Azalpenak emoten diharduana Jose Ormaetxea dok, sallobentearra, Eskolako zuzendari sasoi haretan."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: