Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Franco Eibarko ohorezko alkate

Franco Eibarko ohorezko alkate

EibarOrg 2008/11/24 10:34
Inork gutxik dakien arren, Eibarrek badu ohorezko alkate bat: Francisco Franco diktadorea. 1949. urtean eman ziotena gaur kenduko dio udalak. EA-Aralar alderdiak egin zuen eskaera eta udaletxeko alderdi guztiek onartu, aho batez.

Gerra bukatu (1939an) eta 10 urtera eman zion ohorezko alkatetza Eibarko udalak Francisco Franco diktadoreari.  Ohorea kentzeko, aldiz, 33 urte behar izan ditu. Gaurko plenoan kenduko diote ohorezko kargua Francori.

EB-Aralar alderdiak aurkeztu zuen eskaera orain dela aste batzuk eta udaletxeko alderdi guztiek onartu dute, aho batez. Inguruko herrietan ere berbera pasa da azken egunotan, Arrasaten, Soraluzen, Elgetan edo Bergaran, esate baterako.

 

etiketak: historia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: