Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren

Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren

EibarOrg 2011/11/14 09:45
Eibarko Udalak "Mintzodromoa" izeneko ekimena antolatu du datorren abenduaren 3rako. Hona hemen asmoa eta egitaraua.
Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren

Argazkia: http://www.panoramio.com/photo/50532564

Eibarren 2009an hasi ginen Euskararen Eguna herri mailan ospatzen. Urte hartan Juan San Martinen Zirikadak eta Eztenkadak liburuen jendaurreko irakurketa egin zen, eta iaz, jendetza ugari bildu zuen Kantu kantari kalejira antolatu zen.

Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunean,  MINTZODROMOA egingo da UNTZAGAN, eta atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu  bertan parte hartzera.

Proposmen hau Foru Aldunditik etorri da, eta Gipuzkoako beste 6 herritan ere egingo da.

Zer da MINTZODROMOA?

  • Lau lagun, taldetxoetan, mahai baten inguruan elkartu eta lagun giroan berriketan aritzea eguneroko gaiei buruz.
  • Gaiak errazak izango dira: Eibarko herriak dituen arazoak, zaletasunak...
  • Helburua: euskaraz berba egitea.
  • Eibarko elkarte, ikastetxe eta euskaltegietako jendea elkartuko gara bertan.
  • Guztira 60 bat lagun elkartzea aurreikusten dugu, denak batera hitz egiten.


Aurreko urteotan bezala, Eibarko elkarte guztiak gonbidatzen zaituztegu ekitaldi honetan parte hartzera. Horrexegatik, eskertuko genizueke zuen elkartetik euskara dakiten  pare bat lagun izendatuko bazenituzte (euskaldun berriak nahiz euskaldun zaharrak) MINTZODROMOAn parte hartzeko.

Berriketan euskaraz eta gustura aritzeko aukera paregabea izango duzue, zalantzarik gabe, kafe baten edo baxoerdi baten inguruan. 

Eguna: abenduak 3, zapatua
Ordua: 12:30-14:00
Tokia: seguru aski, Udaletxeko patioa


Hurrengo egunotan telefonoz deituko dizuegu zuen erantzuna jasotzeko.

Zalantzaren bat izanez gero, deitu 943708435 telefonora edo bidali mezua trebaketa@eibar.net helbidera; gustura erantzungo dizuegu.

ANIMATU, IAZ BEZALA, AURTEN ERE PRIMERAN ARITUKO GARA ETA.

Antolatzaileak: Eibarko Udala, ... eta Kitto! Euskara Elkartea, Udal Euskaltegia, AEK eta Euskal Herrian Euskaraz.

EUSKARA ETA KULTURA BATZORDEA
2011ko azaroaren 11

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: