Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskal Unibertsoa 2009 topaketa Eibarren

Euskal Unibertsoa 2009 topaketa Eibarren

Eibar.Org 2009/03/21 11:24
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak urtero antolatzen du Euskal Unibertsoa izeneko jardunaldi bat. Aurtengo edizioa Eibarren izango da, martxoaren 28an (larunbata). Hitzaldi eta eztabaidak antolatu dituzte goizez. Arratsaldean, berriz, kulturak izango du lekua. Markeskuan eta Portalean izango dira ekitaldiak.

Euskal Unibertsoa 2009, hau da egitaraua. Antolatzailea: Euskal Herriak Bere Eskola. Martxoaren 28an, larunbatarekin, Eibarren egun osoko topaketa.

9:30 Harrera (Markeskoan)

GOIZEKO SAIOAK (Markeskoan)

Hezkuntza:
10:00-11:30 “Hezkuntza eta jendarte eraldaketa”. Idoia Fernandez eta Joxe Mari Auzmendik gidaturiko eztabaida.

  • Hezkuntzaren garrantzia
  • Hezkuntzaren funtzioa
  • Eskola eta unibertsitatearen arteko elkarlana
  • Antolaketa eta egituraketa

12:00-13:30 “Euskal Herriko Irakasle Eskolen erronkak aztergai”. Abel Ariznabarretak eta Josu Txapartegi gidaturiko eztabaida.

  • Irakasleen hizkuntza gaitasuna
  • Curriculumaren egokitasuna
  • Pedagogia eraginkorra
  • Prestakuntza integrala, hasierako eta etengabea

Ekonomia:
10:00-11:30 “Subirautza alimentarioa”. EHNEko kide den Mikel Korbenzana eta Euskal Herriko Laborantxa Ganbarako kide bat.
12:00-13:30 “Krisia eta eraldaketa soziala”. Joseba Garmendiak gidaturiko mahai ingurua sindikalgintzako kideekin.

Osasun Zientziak:
10:00-11:30 “Goi mailako kirol prestakuntza”. Iñaki Arratibel eta Igor Gutierrez.
12:00-13:30 “Osasunaren autogestioa”. Itziar Larrañaga.

Euskal Nortasuna:

10:00-11:30 “Euskal Herriaren erronkak XXI. mendean”. Mahai ingurua alderdi ezberdinetako kideekin: Arnaldo Otegi, Luke Uribe-Etxebarria (Legebiltzarkidea eta hezkuntza arduraduna GBBean), Aralar…
12:00-13:30 “Nafarroa 1512-2012”. Mikel Lizaso (1512-2012 Nafarroa Bizirik-eko kidea)

Zientzia eta Teknologia Berriak:

10:00-11:30 “Mugikortasuna eta lurralde antolamendua”. Jon Artetxe
12:00-13:30 “Euskara 2.0 ideia tailerra”. Blogari ezberdinak.

Haurren unibertsitatea:
10:00-11:30 “Haurrentzako literatura”. Hezitzaile ezberdinek gidaturiko haurrentzako tailerra.
12:00-13:30 “Euskal Herria ezagutzen” jolasa. Dorreako Kultur Elkartea.

11:30
EKITALDIA (Markeskoan)

13:30 KALEJIRA MARKESKOATIK EIBARRETIK ZEHAR

14:00 BERTSO BAZKARIA (Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Abarkas)

18:30 EKITALDI KULTURALA (Portalea Aretoan)

  • 18:30 “Zura”
  • 19:30 “Asier Serrano”
  • 20:00 “Hudaltzainak”
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: