Euskal Jaiak 45 urte egingo ditu Eibarren
Euskal Jaiak 45 urte egingo ditu Eibarren. Goseren kontzertua eta dantza ikuskizunak maiatzaren azken asteburua
ardatz izango duen programan. Hurrengo domekan, hilaren 23an, “Aurrez-aurre” dantza ikuskizunarekin hasiko den Eibarko 45.
Euskal Jaiak 27tik 30era arte biziko du egitarau osotuena. Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen programaren barruan, 27an Kalamuako Parlamentuko lehiaketa izango da jokoan; 28an urteroko Kalian Jolasianekin batera, Arrasateko Gose taldearen kontzertua izango da Untzagan; 29an goizeko Artisau eta Baserritarren Azokari jarraituz, herri-hirolak eta bertsolariak izango dira eguerdian, Eskolen Arteko IV. Herri-Kirol lehiaketarekin batera eta, arratsaldean, Bertso-Triki Herri Parrandaren ostean, Kantu Afariak eta erromeriak biribilduko dituzte eguna; 30ean, amaitzeko, Euskal Jaiko kalejira egin eta Ezpalak dantza-jauzien nazioarteko jaialdiaz gozatzeko aukera izango da. Azken egun horretako Herri Bazkariaren atzetik, egingo den erromeria eta larrain-dantzarekin amaituko da aurtengo Euskal Jaia.
Zapatuko Kantu Afarirako eta domekako Herri Bazkarirako txartelak salgai daude, 14 eta 20 eurotan, Deporren eta Kultun hilaren 23ra arte.
Honekin lotuta: http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=3028
Mila esker