Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskal Herriko 100 Mendi Ederrenak proiektuaren aurkezpena

Euskal Herriko 100 Mendi Ederrenak proiektuaren aurkezpena

Mikel Larreategi 2018/10/16 09:07
Eibarko Klub Deportiboko mendizale talde batek, azken lau urteetan egindako proiektu baten aurkezpena egingo du datorren astean.

Proiektu honetan Euskal Herriko 7 lurraldeetako 100 mendi ederrenetarako irteerak egin dituzte eta irteeren datu guztiak dokumentatu. Orain, lan guzti hori webgune batean jarri dute eta publikoari aurkeztuko diote. Mendi bakoitzaren fitxan, bertara iristeko datuak, ibilbidea, GPS bideak, argazkiak eta bestelako datu gehigarriak batu dituzte. 

Lan guzti honi esker, edozein mendizalek era erraz batean ikusi eta deskargatu ditzake mendi ezagun hauetara joateko jarraibideak, izan ere, edonork egiteko moduko irteerak dira lan honetan aurkeztuko dituztenak.

Aurkezpena urriaren 23an, asteartea, 19:00etan egingo da Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan, eta herritar guztiei irekitakoa izango da. Bertan izango dira proiektua bultzatu duten taldeko kideak.

etiketak: mendia, aurkezpena
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: