Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarren egindako 3 metroko eskopeta, Mexikoko Iraultzaren museoan

Eibarren egindako 3 metroko eskopeta, Mexikoko Iraultzaren museoan

Josu Mendicute 2010/07/15 16:53
Mexikoko Iraultzaren museoa bisitatu du berriki eibartar batek, eta han zer aurkituko eta 1790.ean Eibarren egindako eskopeta bat, 304 zentimetrokoa.
Eibarren egindako 3 metroko eskopeta, Mexikoko Iraultzaren museoan

Eibarren egindako 304 zentimetroko erriflea

Ander Aparicio eibartarra Mexikon izan da azken hilabeteotan ikasketak direla-eta, eta bertan zela Mexikoko Iraultzaren museoa bisitatzera joan zenean Eibarren egindako armatzar hori topatu zuen bertan. Armarekin batera letrero bat zegoen azalpenarekin. 1790.ekoa ei da.

 

Argazkiak.org | Rifle Avancarga © cc-by-sa: Ander Aparicio

"Rifle de Avancarga

Llaves de Patilla (Miquelet) española "a la moda", platina con curva inferior.
Sobre el afuste la inscripción: "hecha en Eybar, soy de Don Dionicio de Quiñonez, año de 1790".
Longitud total: 304 centímetros
Estas armas se utilizaban para tiros a larga distancia, ya sea como armas de cacería o para francotiradores en su versión militar"
Eibarren egindako arma handien argazki bilduma bat dago Eibarko Armagintzaren museoaren webgunean, 1 eta 1,5 metro artekoak dira gehienak.

Argazkiak: Ander Aparicio Azpilicueta

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: