Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra #Errigora

Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra #Errigora

EibarOrg 2015/02/20 13:32
Asko gara udazkeneko kanpainako keinuaz harago, gure kontsumo ohiturak birplanteatu eta, urrunekoen ordez, urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest gaudenok. Horretara dator #ESKUTIKeskura, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera, despentsa urte guztirako betetzeko. Oraingo honetan, Nafarroako olioa eskatzeko aukera izango dugu Eibarren bertan. 5 litroko ontziak, 20 euro (olio birjina extra) edo 28 euro (ekologikoa).

Errigoraren sarea sendotzen ari da. Iaz 30 bat herritan gauzatu zen #ESKUTIKeskura eta emaitzak izugarriak izan ziren: 30.000 litro olio banatzea lortu genuen. Aurten, berriz, 50 herritara zabalduko da kontsumo bide berri honekin bat egiteko aukera, eta bigarren olio ekoizle bat gehitu zaigu proiektura. Horrela, La Casa del Aceite eta Ablitasgo kooperatiba izango dtugu hornitzaile.

Olioa 5 litroko ontzietan banatzen da. Prezioa: olio birijina extra 20 euro; ekologikoa 28 euro.

Eskaera Eibarren egiteko:

Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura!

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira lau gehi lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: