Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Errigora" kanpaina, Nafarroako olioa erosteko aukera

"Errigora" kanpaina, Nafarroako olioa erosteko aukera

Errigora 2014/04/04 10:56
Udazkeneko kanpaina arrakastatsuan sortutako giroa eta sentsibilizazioa aprobetxatuz, Nafarroako hegoaldeko nekazariekin harreman iraunkor eta zuzenak eraiki nahi ditu Errigorak. Udazkeneko kanpainatik harago ohiko eta eguneroko kontsumo-ohituretan eragiteko bide berriak landuko ditugu.

Olioa aukeratu dugu bide horri ekiteko. Eskaera banaka beharrean auzolanean egiten badugu bitartekaritza eta bestelako gastuak aurreztuko ditugu, horrela ekoizlearen jatorrizko prezioan erosi ahal izango dugu olioa. Adibidez, oliba olio birjina estraren prezioa dendan (5 litroko bidoia) 27 euro ingurukoa da, ekoizlearen prezioa 16,50 eurokoa da.

Bost litrokoak dira olio-bidoiak eta nahi duzun bidoi-kopurua eska dezakezu. Olio mota bi daude aukeran: Konbentzionala (16,50€) eta ekologikoa (22€). Biak dira oliba olio birkina estra.

Gaur hasi eta apirilaren 15era arte egin ditzakezu eskaerak, olioa apirilaren 29-30ean jasoko dugu guztiok. Emailez egin dezakezu eskaera: . Bestela, AEKn, LABen bulegoan, edo "Aza ta porru" elkartean.

etiketak: errigora
Kepa
Kepa dio:
2014/08/26 08:46
kaixo, badakizue noiz izango den Errigorako hurrengo kanpaina?
2865
2865 dio:
2014/08/26 08:46
zorionak kanpainarengatik! Sekulako lana egiten ari zarete!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: