Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Errigora" Eibarren

"Errigora" Eibarren

Asier Sarasua 2013/11/07 20:40
Errigora proiektua Eibarrera ere heldu da. Nafarroako Hegoaldeko nekazariak eta euskalgintzaren hiru proiektu lagundu ditzakezu otarra erosiz. Lagundu zabaltzen!

Badoa aurrera Errigora kanpaina. Ez duzula ezagutzen? Nafarroako Hegoaldeko nekazariak eta euskalgintzaren hiru proiektu lagundu ditzakezu otarra erosiz. Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu 50 euroren truke. Merkatuko prezio berean baina ezberdintasun batekin: % 25 euskarari bideratuko zaio.

Helburuak:

  1. Nafar hegoaldeko laborantza indartzea
  2. Nafar hegoaldeko "eremu ez euskalduneko" euskalgintzari ekarpena egitea: egoera larrian dagoen Lodosako ikastolari; "Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimenari; Erriberako helduen euskalduntzea mantentze eta zabaltzeari.

Orain Eibarren ere baduzu aukera kanpaina honekin bat egiteko! Egin zure eskaera Eibarko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian edo LAB sindikatuaren egoitzan.

Lagundu mezua zabaltzen!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: