Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Errebaleko proiektua: iruzurra?

Errebaleko proiektua: iruzurra?

Asier Sarasua 2008/02/15 12:08
Mendicutek gogoratu digu Eibartarrak zerrendan. Zer agindu zigun Arriolak 2003an? eta zer egingo dute 2008an? Makaleko aldea!
Errebaleko proiektua: iruzurra?

Errebaleko merkatu zaharra botata (2008ko urtarrila)

Errebalgo azokarena izango da datozen urteotan Eibarren egingo den lanik handi eta garrantzitsuenetakoa, Alfakoarekin batera. 1950 inguruko merkatu plaza eraitsi eta berria eraikiko da gainean.

Eztabaida ugari sortu dituen proiektua da: proiektu berria onerako izango ote den, izena egokia ote den ("Errebal Center", ingelesez), baserritarrei laga dieten lekua eskasa dela...

Josu Mendicutek proiektuaren historiaren inguruan jardun du azken egunotan, bai bere blogean, bai Eibartarrak posta-zerrendan.

Zer agindu zuen Arriola alkateak 2003. urtean?

  • Merkatu plaza berria
  • aparkalekua zegoen tokian merkatua eta lehengo merkatuaren lekuan parkea. Azpian parkina.
  • Barruan supermerkaturik ez, esan zuten. Gero supermerkatu bat bai, bana produktu freskorik gabe.

 

 

Zer egingo dute 2008an?

Ahaztu zaie dena. Azkenean:

  • merkatu plaza baino, zentru komertziala
  • 2000 metro karratuko Eroski bat
  • parkerik ez

 

 

Makaleko aldea!

Eta zer dio "oposizioak"?

 

Superandoni
Superandoni dio:
2008/02/15 15:38

Nik hamen euro mordoxka bat usaintzen dot, hasierako proiektu politxan ordez metalezko kaixola bat ein bihar deskute gure herri erdixan, nere ustez ingurugiro oso artifizial bat sortuz. Ez jataz bape zentro komertzialak gustatzen eta nahikua eukiko dau nahi dabenak Alfa-n, ez?

leire
leire dio:
2008/02/15 15:54

Baiña udalian badago oposiziñorik, ala?

erral
erral dio:
2008/02/26 10:02

Irten da Eibarko 2. Boletin Ofizialean obraren berri eta zuek aipatutako aldaketen berri.

Josu
Josu dio:
2008/02/16 19:46

Kontrastea bideoan jarri nuen. http://www.youtube.com/watch?v=dVRFsZlGNAw

Eta lagun batzuek esan didate ea zergaitik salatzen dudan hori, proiektu ona dela Eibarrentzat. Proiektuaren onurak eta kalteak eztabaidagarriak dira, bai, baina onartezina iruditzen zait horrelako engainu bat egin izana. Iruzur egin didaten sentsazioa daukat. Oso frustrantea da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: