Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Errebaleko merkatalgune berriaren inguruko Bloga eta informazioa

Errebaleko merkatalgune berriaren inguruko Bloga eta informazioa

EibarOrg 2008/04/23 00:14
Herritar talde batek jarri du martxan EibarOrg atari honetako azkenengo bloga. Errebalen egin behar duten merkatalgune berriaren inguruko informazioa jarriko dute bertan.

Errebaleko proiektuak hautsak harrotu ditu herrian: merkatu zaharra nola bota duten, baserritarren egoera kaskarra, merkatalgunearen izen atzerritarra (Errebal Center), parkea egin behar zen tokian eraikuntza izugarria egin beharra... Horregatik guztiagatik albiste izan da Errebaleko proiektua herrian, komunikabideetan eta baita EibarOrg webgunean eta Eibartarrak zerrendan.

Azkenengoa blog berri bat da: Errebal bloga.

Hauxe da blog berriaren arduradunen aurkezpena: "Errebaleko proiektuarekin iruzurra egin digute. Gauza bat agindu eta bestea egin. Azoka berriztu behar zuten hasieran, parke eta guzti, baina zentro komertzial erraldoia egingo dute. Proiektuaren inguruko gogoetak azaldu nahi ditugu blog honetan eta, ahal dela, proiektu bideratzen lagundu."

Bizi-bizi hasi da, gainera, bloga. 5-6 mezu kaleratu dituzte egun gutxitan eta jendearen erantzuna ere itzela izan da, dozenaka mezu jaso baitira.

Atal estatikoak ere baditu, besteak beste:


Blog honek zeresana emango du datozen asteotan.

etiketak: lanak, blogak, eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: