Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eli Ojanguren hil da

Eli Ojanguren hil da

Mikel Larreategi 2008/12/15 20:12
Eli Ojanguren Txapartegi, gaur hil da Eibarren 83 urte zituela. Hileta elizkizuna bihar asteazkena izango da 19:00etan.
Eli Ojanguren hil da

Eli, Ezkaurre Txikiko gailurrean

Berak 1996xan bere hamargarren "zentenarixua" (Ehun Mendiko Konkurtsoa) bukatu zuen. Marka hori lortzen lehen euskal mendizalea izan zen.

Urte hartako aldizkarian horrela definitzen zuen bere mendizale jarduna Elik: Ni mendigoizalea naiz eta egin dudana montañismo totala da, eskixak eta eskalada be errekurtso bezala erabiliz; mendi ezberdinak igo eta gainera bide desberdinak erabaliz. Eskixak ere inbernalak egiteko erabiltzen nituen nahiz eta Urbiatik kanpoez dudan sekula eskixa ikasteko saiakerarik egin.

Milaka mendi igotzeaz gain beste hainbeste argazki ere atera zituen gizon honek, makina bat konkurtsotan parte hartzeko balio izan dioten argazkiak hain zuzen ere.

"Escuela Nacional de Alta Montaña"ko instruktore titulua atera zuen 1956an Juan San Martin eta Pakito Lusarretarekin batera. Deportiboak izandako lehen mendi instruktoreak izan ziren horiek. Federazioko "Grupo de Alta Montaña"ko fundatzailea 60. hamarkadaren hasieranl, Deportiboko direktiboa eta betidanik Deporreko aldizkari eta mendi taldearekin kolaboratu duen pertsona.

Gure doluminak familia eta lagun guztiei. Goian bego.

Oharra: Eliren biografiaren apur hau 1999an Eibarko Klub Deportiboak argitaratutako 75. urteurreneko liburutik aterata dago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: