Eibartv, Eibarko Interneteko telebista aurkeztu da
EibarOrg
2010/06/15 09:11
Gaur goizean aurkeztuko da prentsa-aurrean www.eibartv.com webgune berria. Interneteko proiektu berri honek Eibarko Interneteko telebista izan nahi du.
Gaur goizeko 10etan aurkeztuko da Eibarko udaletxean prentsa-aurrean www.eibartv.com webgune berria. KTB telebista katean jardundako bi lagun daude proiektu honen atzean, Fran Murillo eta Oscar Imedio.
KTB Telebista katearen itxierak utzitako zuloa bete nahi du proiektu berriak.
Telebista kasuan bezala, hedabide berria ere ia guztiz gaztelaniaz izango da.
Ze ondo, hau be erderaz!!!!!!