Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibartarron iritzia herriaren egoeraren inguruan

Eibartarron iritzia herriaren egoeraren inguruan

Maixa 2012/05/04 09:56
"Maixa" elkarteak Eibarko egoeraren inguruan egin duen inkestaren emaitzak aurkeztu ditu. Kulturan izan ezik, gainontzeko atal guztietan oso emaitza txarrak lortu dira. Gainera, orain dela hiru urte egindako emaitzetatik ez da hobekuntzarik igartzen.

Eibarko Maixa elkarteak, Eibarko herritarren parte-hartze mahaiak, 2012ko herri inkestaren emaitzak plazaratu ditu. Inkesta hau 188 pertsonek bete dute, lehenik eta behin eskerrak beraiei parte hartzeagatik. 99 emakumek eta 89 gizonezkok bete du inkesta. Adinari dagokionez, 18-30 urte tartean 35 pertsona, 30-50 urte tarteko 35 pertsona 50-70 urte arteko 94 eta 70 urte baino gehiagoko 5 pertsonek bete dute inkesta.

Esan genezake 2009. urteko inkestarekin alderatuta oso antzerako emaitzak eman dituela. Honekin esan daiteke eibartarren iritzia ez dela urte hauetan aldatu, zenbait galderatan okerrera egin duelarik, batez ere pertsonei dagozkien galderetan, jasaten ari garen krisia dela eta.

Ezarri ditugun puntuazioak 1-etik (oso gaizki) 5-erakoak (oso ondo) dira. Beraz, 2,5-ean jarriko genuke gainditzearen muga eta 3,5-ean oso ondoarena. Emaitza guztiak PDF honetan aurkituko dituzu. Laburpen xume bat eginez:

  • Gazteen gainean galdetuta, lan egoeraren balorazioa 1,56-era jeitsi da.
  • Familien gainean, irisgarritasuna gainditzera pasatu da, haur eskolak jeitsi direlarik.
  • Ekonomian, langabeziaren balorazioa jeitsi da hala nola enpresa eta ekintzaileenganako babesa.
  • Osasunean, balorazio puntu guztiak igotzen dira 2009-koekin alderatuta.
  • Garraioetan ere igoera bat dago, batez ere garraio publikoan.
  • Hirigintzan, proiektu handien balorazioak behera egin du.
  • Kultura da oraindik maila onenean baloratzen dena. Inkestako "oso ondo" bakarrak jasotzen dira bertan.
  • Euskararen babesean, laguntza publikoek ematen dute beherako iritzia.
  • Elkarbizitzan ia galdera guztiek egin dute gora, Udalaren gardentasunean ezik, nabarmenki
    jeisten delarik.
  • Ingurugiroan ez dugu konparaziorako daturik, baina Arrate eta Aixolaren inguruko galderek
    bakarrik "aprobatzen" dute galdeketan.

 

Komentarioak

Guztira 73 iradokizun jaso ditugu, inkesta bete duten pertsonen aldetik. Gehien errepikatu direnak aukeratu ditugu:

1. Bidegorria: bidegorrien eza. Komentarioetan Eibar-Maltzaga eta Eibar-Ermua tartekoak aipatzen dira.

2. Trafikoa eta aparkalekuak: asko aipatu dute herriak jasaten duen "kaos txikia" trafikokaren inguruan, bigarren lerroak eta abar, eta baita ere aparkaleku falta..

3. Errebal / bertako merkataritza: Bi gai hauek lotuta sentitzen da ardura. Errebalgo merkatal zentruaren eraikuntza eta Eibarko merkataritzaren inguruko ikerketa baten beharraz. Iruzkinetan jasotzen den sentsazioa ez da ona, Udaletik esaten denaren alderantzizkoa.

4. Garbiketa, zaborrak: Sarri komentatu den gaia. Gaur egungo garbiketa falta eta baita birziklatzearen inguruko arazoaz, gaur egunko kontenedoreen formulan sartu gabe. Kontenedoreen erabiltze okerraren inguruko kexak,  batez ere kartoi/paperaren kasuan (kaxak kanpoan uzten dira).

5. Udalaren gardentasuna: Irekiera eta gardentasun handiagoa eskatzen da, orokorrean udal erabakietan baina batez ere proiektu handien kasuan.

6. Parte-hartzea: Parte-hartze sistemen eza.

7. Auzoak: Sarritan komentatu da auzoek duten diskriminazio sentimendua, batez ere garbiketa eta irisgarritasun gaietan.

8. Tabakoaren aurkako legea betetzea: Zenbait pertsonak aipatu dute nola herrian ez den tabakoaren aurkako legea betetzen.

9. Hiritarren segurtasuna: Sarritan aipatu den gaia, kasu konkretu batzuekin (autoetan lapurretak).

10. Beste batzuk:

  • Ezintasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna.
  • Debabarreneko beste udalekin koordinazio falta.
  • Txakurren kaka.
  • Argiteria beharra behekaldean (Barrena)
  • Euria egiten duen egunetan umeen jolastoki falta.

Inkestaren emaitzak PDF honetan aurkituko dituzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: