Eibartarrak zerrenda Euskadi Irratian
EibarOrg
2008/05/05 11:23
Joxe Arantzabalek aipatu gaitu Euskadi Irratian. Arantzabalek euskal blogosferaren errepasoa egiten du igandero "Amarauna" saioan, eta atzoko emankizunean Eibartarrak zerrenda izan zuen hizpide, besteak beste.
Joxe Arantzabalen hizketaldian protagonista izan zen webgune hau eta gure posta-zerrenda. Gutaz gainera, Palenqueko lagunak eta Henrike Knörr ere izan zituen hizpide. “8. probintzia“ irratsaioaren 32. saioa izan zen Euskadi Irratian, Amarauna saioan.
Arantzabalen hitzak entzuteko, bere blogean.