Eibartar talde batek egindako Lip Dub bideoklipa
Pasa den larunbatean 60 gaztek, gehienak eibartarrak, Lip Dub bat grabatu zuten Donostian. Sustatu albistegiak eman zuen honen berri ostiralean:
Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek sekuentzia bakarrean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar.
Donostian eibartarrek grabatutakoa sareratu dute lehiaketaren antolatzaileek.
Lehiaketa irabazteko Youtube erabiltzaileen botuak behar dituzte. Horretarako, jo bideora eta eman hor bertan botua. Bozkatu ahal izateko beharrezkoa da Youtube erabiltzailea izatea. Erabiltzaile berriak sortzea erraza eta azkarra da Youtuben.