Eibarren ei daukagu Euskal Herriko etxebizitzarik merkeena
Gaurko Diario Vascon irakurri ahal izan dugunez, Eibar da Euskal Erkidego osoan bigarren eskuko etxebizitzarik merkeenak dituen herria. Metro koadroa 2.796 euroan dago, bataz beste, Donostiako prezioaren erdia, gutxi gorabehera (Donostian, 5.285 euro/m2,).
Euskal Erkidegoko bataz bestetik behera gaude (3.645 euro metroko), baina Espainiakotik gora, oraindik ere (2.203 euro metroko).
Hala ere, etxeen salmenta nahiko geldirik dago oraindik Eibarren. 2009an 187 salerosketa egin ziren gure herrian eta 2010ean 201, aurreko urteetako kopuruetatik oso-oso behera.
Azken urteetan, Eibarko etxebizitzen prezioa %20-30 jaitsi da.
Etxebizitzen salmenta orohar geldo da erkidego osoan, egunkariek ala argitaratu dabe behintzat, eta okerrena Kutxek ez daudela prest kreditoak bermatzeko, asunto beltza...