Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarren dagozen 1936ko gerrako aztarrenen atzetik

Eibarren dagozen 1936ko gerrako aztarrenen atzetik

Imanol Trebiño 2010/07/27 15:55
Eskurziñua egin dogu aste honetan Eibarren egon zeikeazen gerrako aztarrenen bila. Abiapuntua Jesus Gutierrezen "La guerra civil en Eibar y Elgeta" liburuan 134-135 orrialdetan dagoen aipamena izan dogu: "Estas pequeñas obras de ingeniería militar, todavía existentes en la actualidad, se hicieron el primero junto al caserío Sosola, el segundo encima de las casas conocidas como de los millonarios en Legarre y el tercero encima de la curva donde acaba Legarre para subir a Arrate".
Eibarren dagozen 1936ko gerrako aztarrenen atzetik

Amuategi Batalloia (1937). Castrillo-Ortuoste Bilduma, Eibarko Udala Artxiboa.

Hiru toki hauek aittatuko dittut eta gero, de postre, beste bat.

1) Lehenengo ahalegindu ginen Legarre aldeko hori topatzen, eta topau be bai. Legarretik Arratera igotzen txalet moroko batzuk dagoz ezkerrian. Hórrek bukatutakuan, kurbia pasa eta ezkerrera badago bidetxur bat sasi artian. Igo hortik harik eta mendi hegia albo bixetara emoten daben arte. Hor igo goruntza belardi batetik berrogei bat metrotara eta eskumara lautada artifizial txiki bat dago. Bertan hormigoi armatu zatixak eta hormigoizko teilatu txiki bat ikusten da. Hori izan bihar, ezinbestez. Ez da erraz-erraz bilatzen, baina lortu dogu, eta horrekin geu pozik.

2) Gero milonarioen etxian gaineko hori topatzen saiatu gara. Legarre Alto deitzen dogun auzotik, eskumian bertako hortuetara jotzen daben bide batetik sartu, baina buelta ta buelta ta buelta eta ezer ez. Ez genun ezer lortu. Barre artian, gura barik, Legarretik topau genduan horretara heldu ginan. Mendi aldetik toki bixak oso gertu dagoz. Honekin ba, kale egin genduan.

3) Ondoren Sosola, edo Zozola, baserrira juan ginan. Modu bixetara ikusi dogu idatzita. Hara juateko Amaña auzura jun eta Amaña kaletik gora egin behar. Betidanik ezagutu dot kale pikar-pikar hori, “Amaña zaharra” guretako. Kotxeko lehenengo martxan igo bihar. Kalian goenan seiñalak diño: Sosola. Eta bide asfaltau hori hartu eta segi gora eta gora. Ez dago galtzerik, baserrira seguru. Han bertako andriari preguntau eta harek esan euskun: berrogeta hamar metro beheruntz, ezkerrian, badagoela pagaditxo bat eta bertan zala. Aldats gora beitzen badogu eskumatara. Han oholez egindako atetxo bat pasa, goittik salto eginda, eta ixa bertan dago, hamar bat metrora beheruntz eta ezkerretara. Eder-ederra, oso-oso erraz ikusten da eta oso-oso ondo kontserbatuta dago. Porlan sendozko konstrukziñua. Ale bikaina. Gomendagarrixa bisitatzeko errezoi guztiengaittik.

Zozola baserrixak gainera agroturismo jarduna be badauka eta hango andriak etxeko sala dotoria, harrizko arkuak eta, erakutsi zeskuzen. Eta gutxi balitz, bertan zeukan txokolate bizkotxua geure umieri emon (eta neuri be bai) eta, ala!, danak poz-pozik laga ginttuen. Eskerrik asko!

4) Ez egun berian, beste baten baino, aurkikuntza eder bat be egin genduan. Ez nik, Txomin del Pozo lagunak baiño, eta gero harek neuri erakutsi. Harrigarrixa begittandu jatan han albuan eibartar guztiok ibili garalako eta seguru nago inork edo ixa inork ez dakixala hori hor dagoenik. Ixua tabernan, kanpora beittuta, atian egonda, eskumara kotxientzako bidia dago. Ba ezkerrera bada bide bat arbola artian galtzen dana, bertan bukatzen ei dana. Inor ez da hara sartzen, funtzio bakarra izatekotan erreserbauan txiza edo kaka egittia izan zeikialako, baina hori bez, zentzurik ez dakalako tabernia bertan egonda. Ba norabide bako bide horretatik sartu, hamar edo hogei metro, eta eskumatara sasi artian bost bat metro sartuta, hor, itzel ondo kontserbatutako lubakixa dago, oso-oso ondo gordeta. Bere funtziñua, lehen aittatu dittudan Legarre aldeko metraileta guniak lez, Markinarako karreteria zaintzia izan leike, pausu hori ixtia faszistei. Hau be oooso erreza bisitatzeko. Ikusten dabenak ziur neuk neure buruari egin netsan galdera bera egingo detsala: “Baina zelan izan leike ni taberna honetan ehundaka bidar egon eta lubaki hau bertan dagoela jakin ez!!!!

Asmua dakagu halako toki gehixago topatzeko, Gutierrezek berak bere liburuan beste bi edo hiru aittatzen dittu Ixua eta Aginaga bittartian eta ahaleginduko gara topatzen. Bai jauna!!

Eneko Astigarraga
Eneko Astigarraga dio:
2010/07/27 18:00

Buelta hori egin gabe, aurreko aipatzen duzun bi tokietatik, hau da, Legarretik gora eginda, Arrajolaraino ailegatzen zara eta handik bide zaharra dago Sosolaraino. Harlosekin egindako bide polita da, gaur egun ia inork ez duena erabiltzen, baina Imanoltxuk aipatzen duen gerrako eraikuntzaraino doa.

Ez nago seguru, baina nik uste hori izan behar zuela Sosolatik herri erdira (Merkatu plazara, Udaletxe zaharrera, ...) zeraman bide normala: Arrajolara joan eta gero Legarre edo Itziotik behera erdi erdira jeitsi, eta ez gaur egun Amañatik behera doan asfalto eta porlanezko bidea.

Portzierto, hor inguruan badaude gerrako arrasto gehiago, esate baterako lerro bat aurrerago, Itzio eta Milafloresetik Estixara (Ikastolara) doan hegitik lubakiak daude, pinuen artean gaur egun, baina nahiko agerian bidearen ondoan, Karakatera begira.

Atzo bertan ateratako argazkia hemen: http://twitpic.com/28o5hw

Seguruenez ikastolan ibilitakoak askotan bajatu zarete bide horretatik oinez, eta aldamenetik pasatu, bide ondoan daude.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: