Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarrek 144 denda galdu ditu azken 5 urteotan

Eibarrek 144 denda galdu ditu azken 5 urteotan

Asier Sarasua 2014/12/23 09:25
Egunkarian agertutako albiste baten harira, Eibartarrak posta-zerrendan izandako mezu-truke baten laburpena.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian agertutako albiste honen harira, mezu-truke interesgarria izan da Eibartarrak posta-zerrendan. Guztion interesekoa delakoan, hona ekarri dugu.

Lehenengo Josu Mendikutek hainbat datu:

  • Industria eta energia: 2008an 260, 2013an 188. Lehen baino 72
    establezimendu gutxiago.
  • Merkataritza, garraioa, ostalaritza, informazioa eta komunikazioa: 2008an 944, 2013an 800. Lehen baino 144 establezimendu gutxiago.

Hori da albistean aipatutakoa baina hor ez dira sartzen denda minoristak bakarrik. 5 urte horietan izandako galera 73koa izan da: 2013an Eibarren 2008an baino 73 denda gutxiago genituen.

  • Eraikuntza: 2008an 253, 2013an 187. Lehen baino 66 establezimendu gutxiago.
  • Beste zerbitzuak: 2008an 920, 2013an 774. Lehen baino 146 establezimendu gutxiago.

Guztira, 428 gune produktibo gutxiago dauzkagu orain, duela 5 urteko
datuekin alderatuta. Horren ondorioz, langabezia-zerrendan dauden
eibartar kopuruak gora egin du nabarmen, eta orain 2.269 lagun daude langabezian gure herrian.

Herrian 8.176 lanpostu daude (2013ko datua). 1998tik kopurua gora-behera ibili eta gero (8.900-9.400), errekor okerrenak erregistratu dira 2010etik hona, urtetik urtera okerrera eginez.
Eboluzio hori hartzen badugu (1998-2010), ikusten dugu bailarak hobera egin duen arren, behera egin duela Eibarrek.

Datu horiekin batera aztertu behar dira gainontzekoak. Eibarko
ekonomian balio erantsiaren %28,6 sortzen zuen industriak duela 14
urte, eta %19,3 sortzen zuen 2010ean. Barne Produktu Gordina herrian eta inguruan zenbat hazi den konparatzen badugu, 1996tik 2000. urtera hazkundea %26 ingurukoa izan zen... eta inguruetan %36tik gorakoa izan zen. Alegia, hazkunde-garaian, gure inguruarekiko konparazioz, pobretu egin gara Eibarren.

Eta hori agerian geratzen da biztanleko BPG ikusita. 2010eko datuetan, inguruko bataz bestekoarekin alderatuta, eibartarrok gutxi irabazten dugu. Debabarrenean baino 3.787 euro gutxiago, Gipuzkoan baino 5.794 euro gutxiago eta EAEn baino 5.414 euro gutxiago.

Datuak eta horien eboluzioa ikusita, uste dut ezin daitekeela
ondorioztatu, beste barik, krisiaren eragin latza jasaten ari garenik.
Eibarko egoera sozio-ekonomikoaren arazoa estrukturala da eta krisiak arazoa areagotu eta bistaratu besterik ez du egin.

--------------

Ondoren Eneko Astigarragak hausnarketa zabalagoa.

Azkenean ez zait oso argi geratu zein den benetako datua, baina merkataritza txikia egoera ekonomiko eta demanda orokorrarekin korrelazio handia duen sektorea da: 2005-2008 urte tartean EAEn gehitu egin zen bai enplegua eta bai establezimenduen kopurua sektorean, aldiz 2009tik aurrera beheraka doaz bai bata zein bestea.

EUSTAT-en Datu bankuaren serie historikoen arabera (http://eu.eustat.es/bancopx/euskara/tipo_n/indice.html#axzz3MaDvadKz) , sektore horretan 2008an 79.142 establezimendu izatetik, 2013 urtean 68.695 izatera pasatu gara. 

Guztira 5 urteetan. 10.447 gutxiago. Hau da, portzentaietan - %13,2 egin du Josuk bidalitako datuen arabera, Eibarko jaitsiera hortxe bueltan dabilela dirudi, - %15 inguru.

Baina Eibarren Industria sektorean izandako bilakaerari begiratuz gero,establezimenduen itxierari dagokionez larriagoa da,  portzentaietan jeitsiera askoz larriagoa da: -%28a. Herri industriala izatetik, zerbitzuetan oinarria duen herria  izatera pasatu gara. 

Herri armagina ere izan ginen eta Eibarko langileen %25 inguru armagintzan egiten zuten lan (Goñi, Igor "Eibar y la industria armera: evidencias de un distrito industrial" 21. orrialdea. http://www.um.es/ixcongresoaehe/pdf2/Eibar.pdf ) baina gaur zerbitzuetan dago Eibarren kokatzen den enplegu gehiena.

Eraikuntza sektorea txarto dabil ere bai. Josuk emandako datuen arebera, azken bost urteetan Eibarren sektore honetako establezimenduen jaitsiera -26% izan da, merkataritzan baino okerragoa beraz.

Edozein sektore hartuta ere, establezimendu kopuruen beherakada orokorra izan da.

Bestalde, merkataritza sektorean e-commerce delakoak, eragin handia izan du . Eta izango du. Ez  dakit kontutan hartuta dagoen datu horietan.

Denda txikien kalterako, aldaketa handia ematen ari da azken urteetan. Zerrenda honetan bertan, Asier, Josu, Leire zein Enekok Internet bidezko erosketak egitea gomendatu izan dugu. Egunero ailegatzen dira gure etxe eta bulegoetara Internet bidez egindako erosketak: erropak, liburuak, jostailuak,... guzti horiek, lehen Eibarko dendetan erosten genituenak.

Erosteko ditugun moduak aldatzen doaz. Adibidez, aurreikuspenen arabera, 2020 urtean gure erosketen laurdena (%25) Internet bidez izango dira. (http://ikusmer.blog.euskadi.net/wp-content/uploads/2014/07/estudio_tecnologizacion_-comercio-vasco_sintesis.pdf . 93. orrialdea)

Zentro komertzial edo kate handietan erosteko dugun joera berri samarra da. Eta azken joera hau EAEn estatuan ematen dena baina erangingorragoa da:  "El 75% del volumen total comprado en FMCG  (Fast-Moving Consumer Goods edo Kontsumo handiko produktuak, hau da jatekoa, edatekoa, garbitzekoa, ...) se concentra en 12 cadenas (Eroski Super, Hiper Eroski, Carrefour Hiper, Carrefour Super, Grupo Uvesco, Simply Market, Alcampo, Total día, Lidl, Mercadona, Leclerc y Grupo el Corte Inglés).  A nivel estatal este dato es del 62%, por lo cual se puede señalar que la presencia presencia  de cadenas es además más concentrada a nivel de la C.A. de Euskadi."  (http://ikusmer.blog.euskadi.net/wp-content/uploads/2014/07/tendencias_gran_consumo_2013_resumen_ejecutivo.pdf 6. orrialdea)

Guzti horren ondorioz. seguru azken urteetako bilakaera ez dela batere ona izan Eibarko dendentzat. Ezin zen ona izan.

Horrekin batera, merkaritza sektoreko enpresen tamaina handitzea joera orokorra da: bai azaleran bai enpleguan. Ikus EUSTAT (www.eustat.eus) edo IKUSME, Merkataritzaren Beharokia (http://ikusmer.blog.euskadi.net/). Baina Eibarrren bertan argi ikusten dezakegu, duela 5 urte zabaldu zuen Corte Inglesa eta estatistikei begira establezimendu bat bezala kontatuko da, baina bere barnean 30-40 denda aurkituko ditugu: 2 edo 3 janari denda,  kiroletako pare bat, elektrogailuak, beste 6-8 erropa denda, jostailuak, bitxiak, liburuak, bidaiak, ... Zabaldu diren kateetako dendak (Forum, If, Springfield, LidL, Dia, ...) azalera handiago eta enplegu gehiago dituzte.

Sarritan, "enprendizajearekin" lotzen da dendetako enplegua - ez dakit atsean "politika faltsu eta hutsa" dagoen edo ez - , baina estatistikak begiratuz gero, merkataritza sektorean lan egiten duten %80 inguru enplegatuak dira eta, aldiz, bakarrik % 20  inguru dira autonomo edo familia laguntza bezala lan egiten dutenek.

Enplegu sorkuntza enpresa eta akltibitateen sorkuntzarekin lotuta ikusten dut nik. Bertakoek sortutakoak gehienbat. Ez ditut imaginatzen zientoka enpleguak sortuko dituzten enpresak Eibarrera etortzen.

Momentuz, horreur, Espainako 5 aberatsenen artean, 4 moda eta FMCG-rekin lotutako "dendariak" dira: Zara-Inditex, Mercadona eta Mango-ren ugasabak. Bostgarrena eraikuntza sektorekoa da: http://tinyurl.com/p93c4hx Baina, noiz arte? 

Blog de educación
Blog de educación dio:
2016/04/19 16:14
Supongo que estos datos cambiarían en el momento en que el Eibar ascendió a primera hace ya 2 años, esperamos por el bien de Eibar que se mantengan unos cuantos años más y sepamos los Eibarreses sacar provecho.

Agur bero bat
http://www.votatuprofesor.com/blog .etik
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: