Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko Udaleko Twitter kontu batzuk

Eibarko Udaleko Twitter kontu batzuk

EibarOrg 2012/04/23 12:09
Gutxinaka bada ere, Eibarko Udaleko zenbait ordezkari eta Sail Twitterren kontuak irekitzen hasi dira azkenaldi honetan. Hona hemen batzuk.

Eibarko ordezkarien artean Josu Cristobal Bilduko zinegotzia izan zen lehenengoa Twitterrera heltzen. 2009ko azaroan sortu zuen bere kontua, @josucristobal

Gainera, PSOEko beste bi ordezkarik ere kontua dute iazko udazkenaz geroztik, @migueltoyos alkateak eta @enekoandueza hirigintzako arduradunak.

Azken asteotan, berriz, 3 sail edo erakunde berri sartu dira Twitterrera. Hona hemen ezagutzen ditugunak:

 

Besteren bat ere izango da, beharbada. Ezagutzen baduzu, utzi erantzunetan, mesedez.

 

eneko
eneko dio:
2012/04/23 14:48

Beste zinegotzi batzuk itxaropenekin hasi, baina jarraipen gutxi izan dute:

http://twitter.com/JoseLuisValles http://twitter.com/begovesga

Baina twitter erabili eta zinegotzi izateak "Eibarko Udaleko Twitter kontuak" galderari ondo erantzuten badio, horretara Udaletxean ordezkariak dituzten alderdien kontuek ere bai: Esate baterako, PSEk, Bilduk edo EAJk dituztenak:

http://twitter.com//PSEEIBAR http://twitter.com/bildueibar http://twitter.com/eajpnveibar

Eneko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: