Eibarko Parte-hartze Mahaiaren konstituzio bilkura
Bertan, orain arteko lanaren aurkezpena egingo da, zuzendaritzako
kideak hautatu eta lantaldeak osatuko ditugu. Deialdia irekia da eta
Parte-hartze Mahaian jardun nahi duen edonorentzat irekita dago.
Zabaldu mezu hau ahal duzuen neurrian. Eskerrik asko.
Parte-hartze Mahaiaren helburu nagusia herritarrek erabaki publikoetan
parte-hartu dezaten bultzatzea da. Ofizialki gaur osatzen denez,
bilera irekia da eta Eibar hobetzeko interesa duen edonori luzatzen
diogu gonbita.
Informazio gehiago hemen:
http://groups.google.com/group/eibar-herri-mahaia
Animatu eta etorri proiektua ezagutzera besterik ez bada ere.
Kaixo Mahaikideok, ze akordio hartu zenituzten?, jakin ahal baleikez mesedez.