Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko herria aproposen definitzen duen Berba Lehiaketa

Eibarko herria aproposen definitzen duen Berba Lehiaketa

EibarOrg 2012/02/10 09:47
Eibarko bi euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta AEK-k) berba lehiaketa antolatu dute Udalaren lankidetzaz: EIBARKO HERRIA APROPOSEN DEFINITZEN DUEN BERBA LEHIAKETA.
Parte hartzeko:
  • Parte hartu nahi duenak Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aukeratu behar du. Eibarko Euskararen Hiztegian hitz asko dituzue aukeran.
  • Berbak euskaltegietara joanda edo posta elektronikoz aurkez daitezke: euskaltegiaeibar@telefonica.net / eibar@aek.org
  • Ez da beharrezkoa berba zergatik aukeratu den arrazoitzea.
  • Berbak aurkezteko epea otsailaren 20an bukatuko da.

Botoa emateko:

  • Botoa eibarko-euskara.com webgunean eman beharko da, otsailaren 23tik martxoaren 2ra bitartean.
  • Aurkeztutako berben artean gustukoen den berba aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin behar. 


Sariak:

Bi sari emango dira:

  • Irabazlearentzat: Coliseoko emanaldi baterako 2 sarrera ( antzerki jardunaldietakoak salbu), Armagintza Museorako 2 sarrera, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.
  • Parte-hartzaileen artean zozketa bidez ateratzen denarentzat: Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren  Eibar Oasi Liberala liburua.
etiketak: euskara
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: