Eibarko galderen jokua
Orain dala urtebete hasi zan EibarOrg alkartia lan honekin. 15 lagun inguruko lantalde batek jardun dau harrezkero biharrian: galderak gertatzen, jokua diseiñatzen, galderak aukeratzen eta zuzentzen... Lanaren izenburua "Kalamuako parlamentua" izango da.
Jokua erdi-prest dago, datozen astiotan inprentara eruateko. Juan zan barixakuan 10 lagun alkartu giñan Estrella soziedadian, jokua testeatzeko eta azkenengo ikutuak emoteko. Bertan alkartu giñanok ederto pasau genduan eta jokua politto geldittuko dala pentsau jakun.
Afarixan inguruan informaziño gehixago eta argazkixak:
"Kalamuako parlamentua" udazkenerako egongo da kalian. Udan egingo dira azkenengo diseiñu probak eta inprentako biharrak. Iraila edo urrirako Eibarko dendetan egongo da.
Oka estiloko jokua da. 75 kasilla eukiko dittu, Untzagatik hasi eta Kalamuaraiñoko ibilbidiakin. Bidian aurrera egitteko galderak erantzun biharko dira eta tranpa batzuk gainditzia be biharko da.
EibarOrg alkartiak Eibarko udalaren dirulaguntzia eukiko dau lana argitaratzeko.
Goguak ditxut honetara jolasteko!