Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko Errehabilitazio Patronatua itxi egingo dute

Eibarko Errehabilitazio Patronatua itxi egingo dute

EibarOrg 2012/02/06 11:41
Orain dela 50 urte ireki zen Eibarko Patronatua. Urte guzti horietan laguntza eskaini die eibartarrei. Datozen egunotan ateak itxiko ditu. Eibarko Patronatua errehabilitazio-zentroko langileek prentsaurreko bat emango dugu bere itxiera argitzeko. gaur goizean Portaleako ikastaro gelan.

Eibartarron artean errehabilitazio-zentro ezaguna da Eibarko Patronatua. Eibarren fisioterapia eta errehabilitazio tratamenduak eskaintzen zituen. Zentru pribatua, baina Osakidetzarekin konbenioa zuena. Bertatik jakinarazi dutenez, datozen egunotan ateak itxiko ditu.

1964an umeen buruko paralisiaren brote bat egon zen eta guraso talde bati esker zabaldu zen patronatua. Hasieran fisioterapia ematen zen eta gerora helduak ere bertaratzen zirenez, gizarte segurantzakoekin elkartu eta 1975ean zahar nahiz gazteentzako jarri zuten lokala. Peli Egaña eta Mercedes Kareaga izan ziren sortzaile nagusiak.

Mari Tere Gantxegi izan da bertako zuzendaria azken urteotan. Oraindik ere, 88 urte dituela, egunero aurkituko duzu bertan laguntzen. Mari Terek berak azaltzen du Patronatuaren sorrera Ahotsak.com proiekturako grabatu zitzaion bideo labur honetan.

 

1964an gaixo ezinduentzako elkartea

 

Eibarko Patronatua errehabilitazio-zentroko langileek prentsaurreko bat emango dute bere itxiera argitzeko. Gaur goizean Portaleako ikastaro gelan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: