Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko diseinuak azukre poltsetan

Eibarko diseinuak azukre poltsetan

Oier Araolaza 2008/02/21 15:14
Kafea hartzerakoan, azukre poltsak apaintzen dituzten marrazkiak eibartarrek eginak izango dira. Baque etxeak lehiaketa egin du azukre poltsen parpertxoak apaintzeko, eta eibartarrek irabazi dituzte jokoan zeuden bi sariak, bai sari nagusia eta baita umeena ere.

Joseba Aranzabal eta Mikel Trebiño eibartarrek eta Amaia Ajuriagerra gasteiztarrak irabazi dute Baque kafe etxeak antolatu duen lehiaketaren sari nagusia. Hiru arkitektu hauek Bidark arkitektura enpresako bazkideak dira. Gainera, umeen saria ere 7 urteko eibartar batek eskuratu du, Danel Errastik hain zuzen ere.

Joseba Aranzabal-ek kontatu digu nola sortu zen lehiaketara aurkezteko ideia: "Astelehenero Gasteizera biharrera Kezkako Izaro, Muti ta Olaizekin juten naiz kotxez. 07.15h tan gelditzen gara udaletxe atzian. Jun zan urtarrillaren 28xan 5 minutu arinago heldu nintzan lekura ta hotz eitten zabanez ba gertuen zeuen tabernara jun nintzan, Arkupera (uste dot birritan sartu naizela nere bizitzan), ta kafetesnia eskatu neban. Ta han, azukarilloan, jarten eban, berau diseinatzeko lehiaketa bat zeuala. 31rako entregau bihar zan.

Mikel Treviño (eibartarra) ta Amaia Ajuriagerra (gasteiztarra)ri deittu netzen ta ideia makinatu genduan. Hauek bixak neure bazkidiak dira, arkitektura nerekin ikasittakuak Donostiako eskolan. Batera dakagu estudixua montauta Bidebarrixeta 20 zbkian. Ta emaitza oso politta izan zan. Okurridu jakuzen kafe moeta guztiak dibujatzia ta toke alai bat emotia pentsau genduan. Tontamentian...

850 pertsona artian eta 1.400 marrazki baino gehiagon artian sortau gara irabazle. Gehixen gustau jakuena, Baquékoei, ideia eta eskuz egina egon  izana, izan dira. 2  lehiaketa zeuazen: 12 urte azpikoendako eta 12tik gorakoendako. Ta kasualidadia, 12 urte azpikoa ere eibartarra da, Danel Errasti. Sarixa, Apple Mcbook bat da geuretako, ta Wii bat Danelendako, ta danontzat, Martxoko hillebete osuan zihar, Baqué kafia etaraten dabien tabernetako azukarilloetan gure marrazkixak agertia."

Bidark-eko arkitektuek sariketara aurkeztu zituzten marrazki guztiak ikusi ditzakezue hemen. Horietatik batzuk hautatu ditu Baque etxeak azukrea biltzen duten paperetan jartzeko, baina hemen eibartarrek aurkeztetako guztiak ikus daitezke.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: