Eibar Rugby Taldea Ohorezko B mailara igo da
17 puntuko aldea zeukan, joaneko partidan 10-27 irabazi ondoren. Guridi tabernara kamioiez jeitsi eta ospakizunak egitea aurreikusita zeukaten.
Interneten aipu bakarrak Mikel Larreategiren blogean eta eitb.com-en aurkitu ditugu, momentuz. Getxo Artea mailaz jeitsi da, Ohorezko B mailara hain zuzen, eta beraz Unbera bisita egitea tokatuko zaio datorren denboraldian.
Rugbyan Ohorezko B maila futboleko 2. mailaren parekoa izango litzateke.
Zorionak Eibar Rugby Taldeari!
Eguneraketa 2009 / IV / 20
Kronika El Diario Vasco egunkarian (gazteleraz)

Albistegiaren RSS jarioa
Lan ona egiten dozue herrian eta zorionak benetan. Merezi dozue, bai horixe¡. Segi horrela mutilak.