Eibar Kantuan, bideoak sarean
Josu Mendicute
2009/10/06 13:11
Datorren urriaren 17an izango da Eibar Kantuan jaialdiaren 7. edizioa. Egun batzuren faltan, 2007ko edizioko bideo sorta bat igo dute Youtubera.
2007ko urrikoa da bideo hau, Laboa hil baino urtebete lehenagokoa. Bere Txoria txori ezaguna abestu zuen Sostoa abesbatzak.
Beste honetan Eibar tiene su entrada (letra) kantu ezaguna, Asun Angerak ahotsa jarrita.
Eibar Kantuan jaialdiaren hurrengo edizioa urriaren 17an izango da, Astelehena frontoian. Lortutako dirua Deparkel Debabarrena Parkinson Elkartearentzat izango da. Honako taldeek hartuko dute parte:
- Goruntz abesbatza
- Voces y Cuerdas
- Los camperos
- Ventos de Saudade
- Los Puma
- Mikel Urkola
- Duo Plaentxi
- Aurkezleak: Borja Rodríguez kazetaria eta Ana Merche Martínez
Sarrerak
15 eurotan daude salgai, Agirre eta Egoki elektrizitate dendetan eta honako tabernetan:
- Pub York
- Trinkete
- Casino Artista Eibarrés
- José Luis kafetegia
- Iturri
- Electro Aguirre
- Juanito
- Aguiñaspi
- Sayoa
- Zubi-Gain
- Ongi Etorri