Eibar hiru dimentsiotan
Bisitatu Tagzania, eta edozein mapatan ikusiko duzu aukera berri bat dagoela: Earth dioena. Hor klikaturik, plug-in edo nabigatzailerako gehigarri bat behar da, eta horiek bakarrik Windows sistema eragilean dabiltza (Ubuntu edo Mac darabizuenok, abuztura arte itxoin behar). Windowsekin, ordea, merezi du instalatzea, adibidez Firefox nabigatzaile euskaratuan.
Ikusi, adibidez, Josu Mendikute Eibar.org-eko bazkideak San Juan jaietara begira egin duen mapa, zenbait kalejira eta goitibehera jaitsiera markatzen dituena. Ikusmira tridimentsionalean ere, ederto ikusten da. Eta mapa hementxe itsatsi dugu, gainera.
sanjuanak map by jmendicute - Tagzania
Izan ere, Tagzaniako mapa hauetako edozein da blog edo webgune batean itsasteko modukoa: erabili mapetan ageri den Embed edo pegatzeko kodea. Eibartik aparte mundua zabala denez, horra adibide ikusgarri batzuk.
- New York-eko Empire Estate eta Manhattango etxe-orratzak: tokiak eta 3d handian.
- Annapurna, Iñaki Otxoa de Oltza hil zen lekua: tokiak, pantaila-irudia eta 3d handian.
- Londresko Big Ben eta parlamentuaren etxea, tokiak, pantaila-irudia eta 3d handian.
- Munduari bira blogeko eibartarrek egiten diharduten mapa: tokiak, pantaila-irudia eta 3d handian.
Donostia edo Bilborekin alderatuta, Eibarko terrenoaren erresoluzioa ez da hain ona, eta hemen ez dago, gainera, lurretik altxatzen den etxerik hiri horietan bezala (ikusi Isozaki dorreak, adibidez, edo Donostiako Kursaala), baina tira, Eibar inguruko mendietan polito egin daiteke hegan aukera berri eta ikusgarri hauekin.