Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko hirigintza eredua aztertu du Nerea Mendikutek

Eibarko hirigintza eredua aztertu du Nerea Mendikutek

eibar.org 2017/12/19 12:13
Nerea Mendikute arkitekto eibartarrak Eibarrek hirigintza alorrean XX. mendean izan duen bilakaera aztertu du Master bukaerarako egin duen ikerketa lanean. Denon eskura jarri du Mendikutek bere lana orain.
Eibarko hirigintza eredua aztertu du Nerea Mendikutek

Irudia: Ane Ojanguren.

Hiri eta industriaren elkarbizitzaren erakusgarri ziren hainbat eraikin desagertu dira Eibarren azken urteetan, Nerea Mendikuteren iritziz eibartar askoren nortasunaren sinbolo eta bizi moduaren adierazle zirenak. Hiri paisaia industrial horren desagerpenarekin, Eibar kontraesan eta kontrasteen labirinto bihurtzeko egindako ibilbideari buruzko jakinmina sortu da.

Mendikutek dioenez "Eibar modu berezian hazi da, jarduera industrial sutsuak eragindako hazkunde azkarreko epeetan. Bapateko hazkunde horiek izaera harrigarriko espazioak sortu zituzten, etxebizitzak tallerrekin nahasian, eskolak fundizioen ondoan, autopistak fabriken gainean. Merkantziak eta etxebizitzak atez ate partekatzen zituzten joan-etorriak, umeek olgetak eta helduen lana eszetoki beretan gertatzen ziren."

Berezitasun urbano hori da Nere Mendikuteren lanaren ardatza. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: