Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko parke eoliko egitasmoaren kokapena

Eibarko parke eoliko egitasmoaren kokapena

Eibar.org 2024/05/25 08:30
Arena Power Solar 10 S.L. enpresak Eibar, Bergara eta Elgeta artean parke eoliko bat eraikitzeko baimena eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zein eremutan izango litzateken marrazten saiatu gara.

Berria egunkarian atera dute albistea, Hernanin eta Eibarren parke eolikoak jartzeko baimenak eskatu dituzte eta hor aipatzen da nola Jaurlaritzaren aldizkari ofizialean publikatu den baimen eskaera.

Bertan emandako koordenatuekin ingurua zein den zehazten saiatu gara, eta hementxe daukazue mapa honetan. Ikusten denez Galdaramuñotik Ilordoraino hartuko luke eremuak, Azkonabieta, Tranku eta Topinburu barruan hartuz.

 

Eibar eta Bergara artean parke eoliko egitasmoa mapa

etiketak: energia, eibar
Amatiño
Amatiño dio:
2024/05/25 13:31
Ez da Eibarko ingururik ezagunena. Ni behin joana naiz bizikletan, Soraluzetik Elgetara, alderdi hori ezagutu gurarik. Bergarako aitxitxak kontatzen zuenez, astero egiten omen zuen joan-etorria, oinez, Amatiño baserritik, Basalgo auzoan barrena, San Salbador ermitan zehar, Txonta aldera. Behin San Salbadorrera helduz gero ez du galbiderik, baina Basalgorainokoa ez nuen aurkitzerik izan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: