Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketa

"Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketa

Eibar.ORG 2017/02/07 10:35
Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k, udalarekin lankidetzan antolatu duten argazki lehiaketa honen informazioa iritsi zaigu.
"Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki digital lehiaketa

Marraskilua

Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k udalarekin lankidetzan “Eibar aldeko Euskara Hiztegia” argazki lehiaketa antolatu dute: Eibarko Euskara Hiztegiko berba bat, edozein, ondoen irudikatzen duen argazkia hautatzeko lehiaketa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak Eibarko Euskara hiztegitik (www.eibarko-euskara.eus) berba
bat hautatu eta berba hori irudikatzen duen argazki bat egin behar du lehiaketara aurkezteko. Bi sari izango dira: bat epaimahaiak hautatutakoarentzat eta
bestea jendearen boto gehien jaso duenarentzat.

Parte hartzeko:

  • Parte hartu nahi duenak Eibarko euskara hiztegiko berba bat hautatu eta berba hori ahalik eta ondoen irudikatzen duen argazkia atera behar du. Argazkia originala izan behar da, norberak ateratakoa.
  • Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar dira euskaltegietan edota euskara sailean posta elektronikoz: euskaltegia@eibar.eus , eibar@aek.eus , euskara@eibar.eus
  • Argazkiak aurkezteko azken eguna otsailaren 26a izango da.
  • Argazkia originala izan behar da eta parte hartzaileak berak ateratakoa.
  • Ez da argazki iraingarririk onartuko.
  • Aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geldituko dira eta egokiak diren kasuetan Eibar aldeko Euskara Hiztegi elektronikoa hiztegia ilustratzeko erabiliko dira, beti norenak diren aipatuz. Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu. 

Aurkeztutako argazkien artean 2 hautatuko dira, bata epaimahaiak hautatutakoa, eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena izango da. Botoa emateko:

  • Botoa www.eibarko-euskara.eus web gunean eman beharko da, martxoaren 12a bitartean.
  • Aurkeztutako argazkien artean gehien gustatzen zaizuna aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin beharko. Boto emaile bakoitzeko boto bakarra onartuko da.

Sariak:

  • Saria ematerako orduan, jasotako boto-kopurua eta epaimahaiaren iritzia hartuko dira kontuan:
  • Bi sari emango dira:
  1. Epaimahaiaren saria: Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, eta udalaren hainbat argitalpen.
  2. Jendearen boto gehien jaso duenarentzat: Armagintza Museorako bi sarrera eta Udalaren hainbat argitalpen.

 

Eibarko Udaleko Euskara Batzordea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: