EB-Aralarrek Auzitegira eraman du Errebaleko proiektua
Alde batetik, salatu dute, eraikinaren bolumetria %38,5 handiagoa dela "Eibarko Herriaren Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia"rekin alderatuz; eta azken honek jasotzen duen 830 metro karratuko plaza (eraiketa-gabea) txikiagoa izateaz gain, edifizoaren azpian dagoela. "Azken hau interpretatu beharko litzateke eraiketa-gabea den ala ez" azaldu zuen Mariasun Garziak (Aralar) ostiralean egin zuten prentsaurrekoan.
Prentsa lokalak honen berri jaso du asteburuan:
- El Diario Vasco (espainolez)
- El Correo (espainolez)
- Noticias de Gipuzkoa (espainolez)
- ...eta kitto! (ale osoa pdf-an)
Gai honi buruz sakontzeko hainbat lagunon artean Errebal bloga sortu genuen, komunitate honetan bertan.