Dantzaz Konpainia Coliseoan maiatzaren 10ean
Oier Araolaza
2009/05/07 08:19
Dantzaz Konpainiak "Lur sagar" ikuskizuna aurkeztuko du datorren
maiatzaren 10ean Eibarko Coliseo antzokian. Ballet Biarritz junior
bezala hasi zenak bide propioa urratu du eta Dantzaz Konpainia da
orain. Dantzari gazteek erakutsi dute dagoeneko profesionalki lan
egiteko prest daudela, eta horietako asko konpainia profesionaletan
izango dira datozen urteotan.
Dantza ikuskizun eder eta atsegina da Lur Sagar. Hiru koreograforen hiru lan biltzen dira bertan, lur-sagar edo patataren hariak lotzen dituena:
- ‘En Jaar Eden’, Gäel Domenger
- ‘Songeurs’, Christophe Garcia
- ‘Earth Apples’, Itzik Galili
Lur sagar - Dantzaz Konpainia
- Eibar, Coliseo antzokia
- maiatzak 10 igandea, 19:00etan
- Sarrerak salgai 8 €