Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bertsoak Kulturalean

Bertsoak Kulturalean

Arrate Kulturala 2008/02/25 20:44
Bertso saioa tabernan, Bertso bazkaria eta argazki erakusketa izango dugu hurrengo egunetan Arrate Kultur Elkartearen lokaletan.

Ostegunean, Otsailak 28an, arratsaldeko 19:00etan Bertso saioa izango dugu
elkarteko tabernan, aurten Xabi Paya Bizkaiko txapelduna eta Uxue Alberdi
elgoibartarra izango dira gurekin.

Xabier Paya


1982 urtean jaio zen Bilbon, Bizkaia .

Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak.

Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da.

Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean
nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu.

Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean eta bestela saltsa
askotan dabil. Anbotoko haizorratza izeneko Blogean idazten du:
http://www.bizkaie.biz/blogs/bg2/

Uxue Alberdi.

1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte.
Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan, eta 20 urtetan Suediara
alde egin zuen Erasmus bekarekin.

Han idatzitako ipuin bilduma batekin Igartza bekara aurkeztu eta eman egin
zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007).

Suediatik Bilbora itzuli eta jendaurrean abestera animatu zen Santutxuko
eta Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz. 2006an kazetaritza
ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil.

Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa
idatzian. "Hamaika bertute" proiektuaren eragileetako bat ere bada. 2007ko
apirilean Joseba Jaka beka eman diote eleberri bat idazteko.

Bertso Bazkaria

Martxoaren 1ean, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria
izango dugu. Mailen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolari handiak izango
ditugu gure artean, Arrate Kultur Elkartean.

Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3
EIBAR) eta txartelak salgai daude Kultu Tabernan Kultu Tabernan edo Arrate
Kultur Elkarteko idazkaritzan.


Erakusketa

Bestalde otsailaren 25etatik martxoaren 15etara, argazki erakusketa izango
dugu Kultu Taberna, iaz gurekin izan ziren Naikari Gabilondo eta Amaia
Agirre bertsolarien argazkiekin. Argazkien egilea Jose Luis Irigoien da.

Informazio gehiago:
http://eibar.org/blogak/kultu/archive/2008/02/23/bertso-ekitaldiak-martxan

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: