Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bernardo Atxagaren azkenengo lanaren aurkezpena, bihar 7etan Portalean

Bernardo Atxagaren azkenengo lanaren aurkezpena, bihar 7etan Portalean

EibarOrg 2012/04/26 15:10
Aste honetan argitaratu eta aurkeztuko da Bernardo Atxaga idazlearen azkenengo lana. "1937 bizitzak eta bonbak" izenburupean, 4 idazleren beste hainbat kontakizun biltzen ditu, guztiak ere 1937ko gerra garaian kokatutakoak. Bihar, apirilak 27, Eibarren aurkeztuko da, Atxaga bera Portalean izango delarik. Arratsaldeko 7etatik aurrera.
Bernardo Atxagaren azkenengo lanaren aurkezpena, bihar 7etan Portalean

"1937 Bizitza eta bonbak", Atxagaren azkenengo lanaren azala.

1937ko bonbardaketen 75. urteurrena dela, BBKren "Bizkaiko gaiak" bildumaren ale berezia argitaratu da aste honetan: "1937 Bizitzak eta bonbak / 1937 vidas y bombas". Lau idazle ezagunek (Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisón), beste horrenbeste kontakizun ehundu dituzte 1937ko bonbardaketen harira.

Kontakizunak bonbardaketak jasan zituzten herrietan kokatuta daude (Gernika, Bilbo, Eibar...), 1937ko udaberrian populazio zibilaren bizitzak markatu zituzten jazoeretara hurbil gaitezen. Lau idazle hauen literatura talentuak eta sortze-ahalmenak indarrez eta zirraraz betetako lau kontakizun sortu ditu.

Bernardo Atxagaren kontakizuna Eibarren kokatu du idazleak. Izan ere, Eibarrek eta Eibarrek jasandako bonbardaketak garrantzi berezia dauka Atxagarentzat, garai hartan bere ama Eibarren bizi baitzen. Eta amaren figura oinarri hartuta idatzi du bere ipuin berria.

Liburua Bilbon aurkeztu zen herenegun eta atzo Gernikan. Bihar, berriz, apirilaren 27an, Eibarren aurkeztuko da, Atxagak bere kontakizuna kokatu duen herrian.

"Izaskun Eibarren dago" izeneko kontakizunean, Bernardo Atxagak XX. mende osoa zeharkatzen duen emakume baten biografia aurkezten du. Emakume horrentzat, 1937ko bonbardaketak bere bizitza luzearen beste pasarte bat baizik ez dira.

Eguna: apirilaren 27, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Portalea kultur etxea, Eibar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: