Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Auto bat Deba ibaira jausi da gaur goizean Maltzagan

Auto bat Deba ibaira jausi da gaur goizean Maltzagan

Luistxo Fernandez 2008/04/02 16:25
Gaur goizean (apirilak 2), Maltzaga eta Plaentzia artean, auto bat jausi da Deba ibaira, Indubrik enpresaren parean, goizeko 11ak aldera. Zorionez, ez da inor zauritu.
Auto bat Deba ibaira jausi da gaur goizean Maltzagan

Deba ibaira jausitako autoa, eta handik irten berri, gidaria

Izatez, Soraluzeko udalerrian dago istripuaren puntua, Indubrikeko lantegi parea. Zorionez ez da inor zauritu. Gidaria bakarrik irten da autotik, eta errepide bazterreraino iritsi da, urak nahiko handituta zetozen arren. Hala ere, anbulantzia etorri da. Irudi sorta honek erakusten ditu istripuaren ondorengo momentu batzuk. Argazkiak, Indubrikeko Monica Angelek bidali dizkio Eibar.org-eko lagun bati.

Guk dakigula, autoak uretan segitzen du.

Imanol
Imanol dio:
2008/04/05 22:27

Atzo atsalde partian autua ibaitxik etaratzen aritxu ziran. Ia eztao autorik uretan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: