Aurrera doaz Erisonoko lanak
EibarOrg
2009/01/22 18:25
Azitaingo Industrialdearen goiko aldean lanean ari dira udatik hona, Teknikerrentzat toki berria egiteko. Lanak aurrera doaz eta ia astero gertatzen dira eztandak.
OpenStreetMap proiektuan ikusi daiteke zein tamainakoa den egiten ari diren lanak. Horretarako, alboko irudia handitu eta hor ikusiko duzue nolako tamaina duen obrak. ERISONO 2 dioen ingurua da hain zuzen ere lautzen ari direna.
Gehiago ikusteko, OpenStreetMap-en bertan: Azitaingo Industrialdea
Ene ardiak emeki larretuko ziren erisonolan. Laboraritza ganberak hori horrela onartzeak ahintzin ezin harturik nabil. Ez diat deus ulertzen, halako triskantzerik¡. Orhiko xoria jin dedila Erisonolat¡.